Beste begi batzuekin

Maushaus

Apirilak 25 | 17:00

Lekua: San Telmo Museoa

Prezioa: 5 €

Matrikulazio epea amaitu da

Hizkuntza: Euskara

Haurrak

Arkitektura tailerra Maushaus Arkitektura Laborategiaren eskutik.

Industria-jardueraren eragina handia izan da gure lurraldean eta lerro luzeko eraikuntzekin marraztu du gure geografia, gure paisaia modu atzeraezinean markatuz.

Hazkunde demografikoaren ondorioz gure hiriguneak hazi egin dira eta askotan arriskuan jarri dituzte ibaietatik eta trenbideetatik gertu dauden eraikuntzak. Ondare arkitektoniko horrek guztiak, ordea, erronka handiak sortzen ditu ondarearen ikuspegitik, eta erabilera berrietan birmoldatzeko aukera handiak eskaintzen ditu, bere eskalagatik eta eraikuntza-kalitateagatik.

Tailer honekin eraikin horiek lurraldean duten eragina agerian uzten saiatuko gara, eta gure paisaia harrotzen duten arkitektura horietarako etorkizun berriak amestuko ditugu familian.

Haurren adina: +5 urte

Museoko bazkideentzako salneurria: 4,5 € familiako