Aranzadiren XXIV. Arkeologia Jardunaldiak

Nuevos datos sobre Altxerri

Marian Medina, Martin Arriolabengoa

Otsailak 13 | 19:00

Lekua: San Telmo Museoa

Libre, jarleku guztiak bete arte

Hizkuntza: Gaztelania

Marko Brajovic

Aiako Altxerriko koban ikertutakoaz eta historiaurreko lurrazpiko jardueraz arituko dira Marian Medina eta Martin Arriolabengoa Aranzadiren XXIV. Arkeologia Jardunaldien barnean antolatutako hitzaldian. 

Horrela aurkezten dute hizlariek lana: "2021ean, Altxerriko koban (Aia, Gipuzkoa) ikerketa-proiektu bati ekin genion, historiaurreko komunitateek lurpeko espazio hori nola erabiltzen duten hobeto jakiteko. Haitzuloa ezaguna da labar-artearen bikaintasunagatik, baina proiektuak arreta berezia jartzen du lurrean kontserbatutako aztarna arkeologikoen azterketan, kobazuloaren barruan gizakiak egindako egonaldiak dokumentatu eta aztertzeko aukera ematen baitute.

Modu osagarrian, ikerketak testuinguru geologikoaren analisia barne hartzen du, eta funtsezko informazioa ematen du ondare nabarmen horren edukia ulertzeko eta kontserbatzeko. Hitzaldian, orain arte lortutako emaitzarik garrantzitsuenak aurkeztuko dira, besteak beste, datazio absolutu berriak, labar-arte argitaragabearen dokumentazioa eta euskal barrunbe enblematiko honetan garatutako Lurrazpiko Historiaurreko Jarduera hobeto ulertzen laguntzen duten diziplina anitzeko datuen multzo esanguratsua".

Parte hartuko dute:

  • Marian Medina Ramón y Cajal ikertzailea Historiaurreaz, Cordobako Unibertsitateko Historia Sailean
  • Martin Arriolabengoa EHU-ko Geologia Saileko irakaslea 

Hitzaldiaren izenburu osoa: Nuevos datos interdisciplinares sobre la cueva con arte paleolítico de Altxerri (Aia, Gipuzkoa)

Oharra

Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da

Antolatzen du:

Aranzadi Zientzia Elkartea

Laguntzen du:

San Telmo Museoa