Aranzadiren XXIV. Arkeologia Jardunaldiak

Gipuzkoako aztarnategiak: Erdi Aroko larrua eta oinetakoak

Zohartze Galan

Otsailak 12 | 19:00

Lekua: San Telmo Museoa

Libre, jarleku guztiak bete arte

Hizkuntza: Euskara

Marko Brajovic

Gipuzkoako hainbat aztarnategi arkeologikotan aurkitutako Erdi Aroko larru eta oinetakoen bildumaz hitz egingo du Zohartze Galanek Aranzadiren XXIV. Arkeologia Jardunaldien barnean antolatutako hitzaldian. 

Sedimentu anaerobikoek –oxigeno eza eta %100eko hezetasuna dutenak– Gipuzkoan izaera organikoko material arkeologikoaren bilduma garrantzitsu bat izatea eragin dute, horien artean larrua aurkitzen da. Hainbat aztarnategi arkeologikotan aurkitutako Erdi Aroko larru eta oinetakoen bilduma oso esanguratsua da: kalitate handiko zapata- edo botin-zatiak kontserbatu dira, baita artisau-tailerren berri ematen duten soberako larruazal zatiak edo ebakinak ere.

Zohartze Galan arkeologoa da, Arkeolan Fundazioako Arkeologia saileko arduraduna. 

Hitzaldiaren izenburu osoa: Gipuzkoako aztarnategi arkeologikoetako Erdi Aroko larrua eta oinetakoak

Oharra

Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da

Antolatzen du:

Aranzadi Zientzia Elkartea

Laguntzen du:

San Telmo Museoa