Aranzadiren XXIV. Arkeologia Jardunaldiak

Revolución arqueogenética y organización social en la Prehistoria

Iñigo Olalde

Otsailak 11 | 19:00

Lekua: San Telmo Museoa

Libre, jarleku guztiak bete arte

Hizkuntza: Gaztelania

Marko Brajovic

Antzinako milaka giza genoma berreskuratzea ahalbidetzen duen iraultza teknologikoari buruz hitz egingo du Iñigo Olaldek Aranzadiren XXIV. Arkeologia Jardunaldien barnean antolatutako hitzaldian. Teknika horiei esker, gaur egun, aurrekaririk gabeko xehetasunez iker dezakegu nola antolatzen ziren giza komunitateak Historiaurrean.

Euskal Herriko zein Europako beste leku batzuetako aztarnategi megalitikoei buruzko ikerketa arkeologiko batzuen emaitzak azalduko dira. Hauei esker, gure iragana ezagutzeko, genetikak arkeologia nola osatzen duen irudikatuko dugu. 

Iñigo Olalde Ramón y Cajal ikertzailea da EHUn eta Ikerbasquen. 

Hitzaldiaren izenburu osoa: La revolución de la arqueogenética: una nueva herramienta para investigar la organización social en la Prehistoria. 

Oharra

Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da

Antolatzen du:

Aranzadi Zientzia Elkartea

Laguntzen du:

San Telmo Museoa