Barreiatutako paisaiak

Gerardo D'Abrairaren industria-marrazkiak

Martxoak 06 - Irailak 06 | Asteartetik igandera: 10:00 - 19:00

Lekua: San Telmo Museoa

Prezioa: 10 / 4 / 0 €

Sarrerak

Proposamen honek Gerardo D 'Abrairaren marrazkiak biltzen ditu, eta aukera eskainiko du XX. mendeko 40ko eta 50eko hamarkadetan Euskal Herriko industrializazioaren komunikazio bisualaren sortzaile ia ezezagun bat ezagutzeko.

Erakusketa Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoan egon zen lehenengoz ikusgai. San Telmon erakutsiko dugunak hura izango du abiapuntu, baina Gipuzkoako instalazio industrialetarako marrazki panoramikoetan zentratuko da, Bizkaian eta Errioxan egindako marrazki batzuk baztertu gabe.

Komisarioa: Javier González de Durana

Erakusketa iraunkorreko Industrializazioa aretoan