Amazoniak. Antzinako etorkizuna

Landa-inguruneko ekoizpen eredu jasangarriak

Markel Arriolabengoa, Leire Ibarretxe, Ane Rivas

Otsailak 26 | 19:00

Lekua: San Telmo Museoa

Libre, jarleku guztiak bete arte

Hizkuntza: Euskara

Amazonia ez da ukitu gabeko ingurune birjina bat, baizik eta herri indigenek milaka urtetan oihanarekin izandako harreman orekatuaren emaitza. Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketako tesi horretan sakonduz, gure ingurunean ekoizpen eredu jasangarriak martxan jarri dituzten bi esperientzia ezagutuko ditugu: basogintza jasangarria lantzen duen Tantai kooperatiba, eta elikadura burujabetza kolektiboki lantzen duen Amillubi proiektua.

Parte hartuko dute:

  • Markel Arriolabengoa: Tantai kooperatiba
  • Leire Ibarretxe, Ane Rivas: Amillubi proiektua
  • Moderatzailea: Estitxu Eizagirre, Argiako kazetaria.

Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketarekin lotutako jarduera.

Oharra

Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da