Unibertso fraktalak: zuhaitzen mundura bidaia

Maite Basterra, Victor Masferrer

Martxoak 14 | 17:00

Lekua: San Telmo Museoa

Prezioa: 5 €

Matrikulazio epea amaitu da

Hizkuntza: Euskara

Haurrak

Zuhaitzak izaki arrotz eta magikoak dira. Planeta osoan bizi dira, gure basoetatik hasi eta Amazoniako oihanetaraino. Egunero ikusten ditugu, paisaiaren parte baitira. Tailer honek xehetasunez behatzea proposatzen du, sustraietatik hostoetaraino, bere zatiei eta landareen munduan hain presente dauden forma fraktalei erreparatuz. Gainera, hainbat inprimaketa-teknika eta material natural erabiliz ere esperimentatuko dugu.

Maite Basterra diseinatzailea da eta Victor Masferrer, artista.

Familientzako artista tailerra. Haurren adina: +6 urte

Museoko bazkideentzako salneurria: 4,5 € familiako