Sendabelarrak, antzinako eta gaurko jakintza

Garbiñe Larrea

Otsailak 07 | 11:00-13:00

Lekua: San Telmo Museoa

Matrikulatu

Matrikulazio azken eguna: otsailak 07 | 13:07

Hizkuntza: Euskara

Publiko guztiak

Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketan Amazoniako ekosistema eta hango herriek landareekin duten harremana ikus daiteke. Euskal Herrian ere sendabelarren inguruko aberastasun natural eta kultural izugarria daukagu bizirik. Duela gutxi arte botika eta sendagai funtsezko izan dira gure tradizioan, baina gaur egun ere bizirik daukagun ondare inmateriala da sendabelarrena eta berau transmititzeko gai gara.

Ideia hau aintzat harturik Euskal Herrian oso errotutako erabilera duten bi sendabelar, berbena (Verbena officinalis) eta pasmo-belarra (Lysimachia arvensis) hartuko ditugu hizpide. Sendabelar hauek miragarriak izatearen ospea ere badute eta askorentzat.

Bi sendabelar hauek oinarri hartuta eta beste zenbait sendabelar gehituta, ahoz-aho gugana iritsi den ukendu formula tradizionala landuko dugu, ”Milagritos” deituriko ukendua. Urumealdean jasotako lekukotzetatik ikasitako formula hau balio anitzekoa da eta aukera emango digu gurean hain baliotsutzat jo diren bi sendabelarren inguruan sakon aritzeko.

Garbiñe Larrea naturopata eta idazlea da. Sendabelarren inguruko dibulgazioan aritzen da.

Publiko helduarentzako. 

Hezkuntza tailerrean