Amazoniak. Antzinako etorkizuna

Suspensión

2019

Otsailak 05 | 19:00

Lekua: San Telmo Museoa

Libre, jarleku guztiak bete arte

Hizkuntza: Gaztelania

Simón Uriberen Suspensión (2019)  dokumentalaren emanaldia.72 min.

Kolonbia hegoaldeko oihanaren sakonean, zementuzko zubi abandonatu handi baten eskeletoa ezkutatzen da. 1940az geroztik, Pasto hiria eta Mocoa lotzen dituen ibilbide zorabiagarriak, "heriotzaren tranpolina" izenez ezagutzen denak, hildakoak eragin ditu etengabe, eta agintariek ez dute arazoa konpontzeko ezer egin. Milurteko berriak Kolonbiako gobernuaren proiektu faraoniko bat ekarri zuen: oihanaren erdian errepide neurrigabe bat eraikitzea, baina gehiegizko anbizioak talka egin ohi du naturarekin.

Ingeniari maitagarri baten bidez, munduko errepide arriskutsuenetako baten sekretuak ezagutuko ditugu, eta saihesbide berria erakarpen turistiko zoro bihurtu duen madarikazioa ikusiko dugu, giza absurduaren sinbolo. Diseinu futuristak, hormigoi tonak Amazoniako euripean eta bertigo dosi handiak. Konspirazio-itzal batek hegan egiten du dokumentalean, naturaren, politikaren eta harrokeria etnozentrikoaren arteko lotura makabroa balego bezala.


Antolatzen du:

San Telmo Museoa

Laguntzen du:

Giza Eskubideen Zinemaldia