Literaktum

Ropa de casa

Ignacio Martínez de Pisónekin solasean

Azaroak 20 | 19:00

Lekua: San Telmo Museoa

Libre, jarleku guztiak bete arte

Hizkuntza: Gaztelania

© Iván Giménez

Ropa de casa liburuari buruz arituko da solasean Ignacio Martínez de Pisón idazlea Ines Azpiazurekin.

Belaunaldi kontakizun modura zein memoria literario bezala irakur daiteke Ropa de casa. Martínez de Pisónek, 60ko hamarkadako Logroñoko umeak, 70eko hamarkadako Zaragozako mutikoak eta 80ko hamarkadako Bartzelonako eleberrigile ikasleak, familiako istorioak dakarzki gogora. Baita, idazle baten prestakuntza eta Espainiako gizarteak diktadura batetik Europan finkatutako eta integratutako demokrazia batera igarotzean bizi izandako aldaketa garaia ere. Istorioak kontatzeko dohaiaz hornitua, bere izana kontatzen du eta, batez ere, garai bat.

Oharra
Saio hau streaming bidez eskainiko da