Los plásticos en fotografía: identificación, conservación y gestión de colecciones

Esther Llorca, Pep Parer

Azaroak 26 - Azaroak 28 | 26: 9:00-18:00 / 27-28: 10:00-18:00

Lekua: San Telmo Museoa

Prezioa: 120 €

Matrikulazio azken eguna: urriak 27 | 23:59

Hizkuntza: Gaztelania

Publiko guztiak

Argazkiak kontserbatzeko V. Jardunaldiak. Plastiko gaineko argazkigintzaren kontserbatzeari eta zaharberritzeari buruzko ikastaro teorikopraktikoa, alorreko profesionalei zuzendua, eskainiko dute Esther Llorcak eta Pep Parerek.

Izen-emateari buruzko informazioa

Jardunaldien ezaugarriak direla eta, izena eman nahi duten pertsona guztiek motibazio gutuna idatzi beharko dute. Gutun horiek San Telmo Museoko eta Kutxa Fundazioko talde teknikoak baloratuko ditu partehartzaile zerrenda osatzeko.

Onartutako pertsonak bi lan-taldetan banatuko dira. 

  • Motibazio gutuna bidaltzeko epea: urriak 20-27. [email protected] helbidera bidali, gaian honakoa zehaztuta: Argazkilaritza Jardunaldiak.
  • Erantzunak azaroaren 3an bidaliko dira beranduenez eta, ondoren, onarpena jaso dutenei adieraziko zaie nola egin ordainketa.

Informazio praktikoa

  • Hala nahi duten parte-hartzaileek azterketa edo esku-hartzea behar duten euren bildumetako piezak aurkeztu ahal izango dituzte tailerretan.
  • Iraupena: 18,5 ordu.
  • STMko eta DKko bazkideek % 10eko deskontua izango dute matrikulan eta ikasleek, % 25ekoa. Langabezia egoeran dauden bi pertsonarentzako doako plazak gordeko dira, horiek izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira.

Antolatzaileak: San Telmo Museoa, Kutxa Fundazioa