Azaroak 19 | 19:00
Lekua: San Telmo Museoa
Libre, jarleku guztiak bete arte
Hizkuntza: Jatorrizko hizkuntza
Azpitituluak: Gaztelania
Iraupena: 82

Pieter Van Eecken Holding Up the Sky filma (Belgika- Herbehereak-Brasil). Bolsonaro Brasilgo presidenteak Amazonian, yanomami lurraldean, industriak jar daitezkeela iragartzen duenean, Davi Kopenawa eta bere seme Dario nazioarteko borrokan ari dira beren lurraldea inbaditzaileengandik defendatzeko.
Xamanek dantza egiteari uzten badiote eta oihan tropikaleko bizitzak oreka galtzen badu, zerua erori eta azpian dagoen guztia zanpatuko du. Jakinduria hori Brasilgo Amazonian transmititzen da belaunaldiz belaunaldi yanomamien artean. Baina urre bilatzaileek ibaiak kutsatzen dituzte, xamanak hiltzen dira, oihana hiltzen da eta lurra berotzen da. Davi Kopenawak, xaman, yanomamien buruzagi eta bozeramaile ospetsuak, 40 urte baino gehiago daramatza mehatxu horien aurka borrokan. Mundua behin eta berriz zeharkatzen du, bere herria amaigabeko kolonizaziotik defendatuz. Zuriek ulertzen al dute zeruaren erorketak ez dituela yanomamiak bakarrik zapalduko?