Liburu aurkezpena

Iraganaren lekuko: Euskal Herriaren historia

Unai Belaustegi eta Iñaki López de Luzuriagarekin solasean

Azaroak 07 | 18:30

Lekua: San Telmo Museoa

Libre, jarleku guztiak bete arte

Hizkuntza: Euskara

Iraganaren lekuko: Euskal Herriaren historia liburua aurkeztuko dute autoreetako bik.

Euskal Herriaren historia, Historiaurretik gaur arte, eguneraturik, euskaraz, euskaratik. "Euskaldunen historia ez da soilik zapalkuntzaren kontakizun bat, ezta euskaldunak beti subjektu aktibo eta garaile izan direlako ideia soil bat ere. Historia gatazka, egokitzapen eta paradoxa askoren bilduma da".

Autoreak: Xabier Irujo, Unai Belaustegi, Iñaki Lopez de Luzuriaga
Argitaletxea: Txalaparta.