Nork gobernatzen du internet?

Azaroak 04 | 09:00-14:00

Lekua: San Telmo Museoa

Prezioa: Doan

Matrikulatu

Matrikulazio azken eguna: azaroak 04 | 09:00

Hizkuntza: Euskara

Publiko guztiak

Jardunaldiaren izenburu osoa: Nork gobernatzen du internet? Euskal komunitate digitala erronka globalaren aurrean

Aurtengo edizioan, begirada Interneteko gobernantzan jarriko da: nork hartzen ditu erabakiak? Zer interes daude jokoan? Eta zein da euskaldunona bezalako komunitate txikien tokia, aukera eta papera sare global horretan?

Aurten, Interneteko izen eta zenbakien kudeaketa daraman ICANN erakundea ezagutzeko aukera izango da, baita bertan euskaldunon ordezkaritza duen PuntuEUS Fundazioaren lana nolakoa den ulertzeko ere, eta Euskal Herriko esperientziei ere tartea eskainiko zaie, ohiko moduan. Era berean, sare sozialetan eta euskarazko adimen artifizialean jarraitu beharko genukeen estrategiari buruz gogoetatuko dute hainbat adituk.