XXIX. Giza Eskubideen Ikastaroa

Menú de Gaza

Mikel Ayestaran, Kayed Hammad

Urriak 24 | 19:00

Lekua: Antzoki Zaharra

Prezioa: Doan

Hizkuntza: Gaztelania

Agortuta

Mikel Ayestaran euskal kazetaria eta bere itzultzailea den Kayed Hammad kazetari palestinarraren arteko solasaldia. Palestinako genozidioaz arituko dira eta elkarrekin ondu duten Menú de Gaza proiektuaz.

Mikel Ayestaran freelance kazetaria da, Ekialde Hurbilean espezializatua eta hainbat libururen egilea, azkena Historias de Gaza. EiTBrekin, Vocento taldeko hedabide inprimatuekin eta El Intermediorekin (La Sexta) kolaboratzen du, besteak beste. Hitzaldi honetan Kayed Hammad interpretea eta itzultzailea izango du lagun, Gazako Zerrendan nazioarteko kazetariekin lan egin ohi zuena Palestinako lurraldetik irtetea lortu zuen arte. Elkarrekin argitaratu dute Instagramen Gazako menua seriea, non Hammad familiak egunero prestatutako plateren irudiak partekatzen zituzten, gosea gerra-arma bihurtu den leku batean.


Antolatzen du:

EHU, Donostiako Udala, San Telmo Museoa