
Irailaren 26ko oharra:
Familia tailer honen ordutegia eta sarreren prezioa aldatu egin dira. 16:00etan izango da (ez 17:00etan) eta doan, izen ematearekin (ez 5 €an).
Hiri ideala irudikatuko dugu, non formak, bolumenak eta paisaiak ideia utopiko batean lerrokatzen diren, imaginario sinbolikoa artearen eta arkitekturaren bitartez eraikiz. Aitziber Urtasun Oteiza Museoko Estetika Hezkuntzako arduraduna da.
Mugak/Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalarekin lotutako familia tailerra.
Adina: +6 urte