Ekainak 01 - Irailak 30 | 11:00 - 18:30
Lekua: Santa Klara Uhartea

Cristina Iglesias (Donostia, 1956) artistak Donostiako Santa Klara uhartean egindako lana da Hondalea. 2021ean zabaldu zituen ateak.
Hustutako itsasargiaren etxearen barruan induskatuta, Iglesiasen lanak euskal kostaldeko geologia eta ekologia berezia, eta uhartea inguratzen duten ozeanoko uren kemena biltzen ditu.
Oharra
Ospakizun bereziak tarteko, Hondalea itxita edo ordutegia moldatuta egongo da honako egunetan: uztailak 16 (Karmengo Amaren eguna), abuztuak 10 (Aste Nagusiko Piraten abordatzea), abuztuak 15 (Paseo berriko itsas-zeharkaldia) eta irailak 2, 3, 6 eta 13 (Kontxako estropadak). Honi buruzko informazio eguneratua www.hondalea.eus webgunean egongo da eskuragarri.
Bisita doan da eta ez da txandarik hartu behar. Ordaindu beharreko bakarra irlarako joan-etorria egiteko txalupa zerbitzua da. Txaluparen zerbitzuari buruzko informazioa: 943 000 450