For an idea of photographic book

Valentino Barachini

Maiatzak 23 - Ekainak 01

Lekua: San Telmo Museoa

Prezioa: 150 €

Matrikulazio epea amaitu da

Hizkuntza: Ingelesa

Publiko guztiak
Valentino Barachini

Ikastaroaren izenburu osoa: For an idea of photographic book. Each photo sequence has its needed (necessary, coherent) book.

Valentino Barachini argazkilari italiarrak emango duen ikastaro honetan, parte-hartzaileek argazki-liburu baten maketa bat egin ahal izango dute, beren irudiak aukeratuta. Barachinik argazkigintzari eta argazki-liburuei buruzko bere ikuspegia aurkeztuko du eta, ondoren, ikasleekin proiektuak aztertu eta eztabaidatuko ditu. Tailerraren helburu nagusia egilearen obra eta poetika irudikatuko dituen maketa bat sortzea izango da.

Museoaren liburutegian artista honen hainbat argitalpen kontsulta daitezke, baita editore lanetan parte hartu duten beste batzuk ere: Tutto va a fuoco (2015), Domestic landscapes (2018), Semi (2019), MNM Memoria Nature Morte (2021).

Informazio praktikoa:

  • Iraupena: 23 ordu (6 ordu online + 17 ordu aurrez aurre)
  • DKko bazkideek % 10eko deskontua izango dute matrikulan eta ikasleek % 25ekoa.
  • Langabezia egoeran dauden bi pertsonarentzako doako plazak gordeko dira (erreserba web bidez egin behar dira). Erreserba ordenean esleituko dira plaza horiek.

 

Egutegia eta lekua:

  • Maiatzak 23, ostirala, on line: 16:00-19:00
  • Maiatzak 26, astelehena, on line: 16:00-19:00
  • Maiatzak 30, ostirala, museoan: 16:00-19:00
  • Maiatzak 31, larunbata, museoan: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
  • Ekainak 1, igandea, museoan: 10:00-14:00 / 16:00-19:00

 

Antolatzaileak: San Telmo Museoa, GCBC