Azaroak 08 - Azaroak 10 | 8; 16:30 - 19:00 | 9; 10:00-19:00 | 10; 10:00-13:30
Lekua: San Telmo Museoa
Libre, jarleku guztiak bete arte

Artista liburuari buruzko IX. topaketen harira antolatutako erakusketa egongo da 50 bat artistak eta kolektibok beren obrak erakutsiko dituzte. Gainera, hainbat hitzaldi eta jarduera egingo dira artista liburuari buruz gehiago jakiteko. Artista-liburua adierazpen artistiko plastikoaren forma bat da, artelan bat berez, forma eta eduki ugari hartzeko gai dena.
Edizio honetan artista gonbidatua E3-Euskal Emakume Eskultoreak kolektiboa izango da, eta berariaz hitzordu honetarako sortutako eskultura-liburua aurkeztuko dute.
Erakusketa eta jarduera guztiak ekitaldi aretoan izango dira.