Conservación y restauración de fotografía sobre papel

Rosina Herrera, Esther Llorca

Azaroak 27 - Azaroak 30 | 27: 9:00-18:00 / 28, 29: 10:00-18:00 / 30:10:00-11:30

Lekua: San Telmo Museoa

Prezioa: 120 €

Hizkuntza: Gaztelania

Publiko guztiak

Paperaren gaineko objektu fotografikoak kontserbatzeari eta zaharberritzeari buruzko ikastaro teorikopraktikoa, alorreko profesionalei zuzendua.

Lehen hiru egunetan ikastaroa San Telmo Museoan izango da, azken egunean, bisita egongo da Kutxa Fundazioaren fototekara.

Izen-emateari buruzko informazioa

Jardunaldien ezaugarriak direla eta, izena eman nahi duten pertsona guztiek motibazio gutuna idatzi beharko dute. Gutun horiek San Telmo Museoko eta Kutxa Fundazioko talde teknikoak baloratuko ditu partehartzaile zerrenda osatzeko.

  • Motibazio gutuna bidaltzeko epea: urriak 21-28. [email protected] helbidera bidali, gaian honakoa zehaztuta: Argazkilaritza Jardunaldiak.
  • Erantzunak azaroaren 3an bidaliko dira beranduenez eta, ondoren, onarpena jado dutenei adieraziko zaie nola egin ordainketa.

Informazio praktikoa

  • Hala nahiago duten parte-hartzaileek azterketa edo esku-hartzea behar duten euren bildumetako piezak aurkeztu ahal izango dituzte tailerretan.
  • Iraupena: 18 ordu.
  • STMko eta DKko bazkideek % 10eko deskontua izango dute matrikulan eta ikasleek % 25ekoa. Langabezia egoeran dauden bi pertsonarentzako doako plazak gordeko dira.

 

Antolatzaileak: San Telmo Museoa, Kutxa Fundazioa