Ibilbide erraldoia museoan

Abuztuak 20 - Abuztuak 30 | Asteartetik igandera: 10:00 - 18:30

Lekua: San Telmo Museoa

Libre, jarleku guztiak bete arte

Aurten ere, Aste Nagusia bukatzearekin, Itzurun konpartsako 8 erraldoiak San Telmo Museora etorriko dira atseden hartzera; Joakin Elizegi Altzoko Handiaren etxera.

Hala, ibilbide erraldoia eginez, denak ikusteko aukera izango da. Abuztuaren 20tik 30era, beraz, Erromualdo, Estitxu, Eneko, Blanca, Manrique, Karmeli, Mattin eta Maritxu Joakin Elizegi Altzoko Handiarekin elkartuko dira museoan.

Ibilbide hau egiten dutenek erraldoi txiki bikote baten zozketan parte hartu ahal izango dute (kontsultatu informazioa museoko sarreran).

Antolatzen du:

Donostiako Festak, San Telmo Museoa