Juan Cruz Lerchundi

NAVAJAS AGUIRREZABALA, Gabriel (Donostia 1892 - 1972)

Juan Cruz Lertxundiren bustoa.

  • Autorea: NAVAJAS AGUIRREZABALA, Gabriel (Donostia 1892 - 1972)
  • Materiala: Brontzea
  • Neurriak: 70 x 49 x 32 cm // 200 x 300 x 50 cm (oinarria)
  • Sinatuta: Bai, eskuineko alboan: G. Navajas 1934
  • Datatua: Bai
  • Garaia: 1934
  • Lokalizazioa: Amara (Zorroaga Fundazioa, aparkalekua)

 Eraman nazazu haraino

Juan Cruz Lertxundi jauna hil ondoren, eta filantropo donostiarrari esker ona erakutsi nahian, Zorroagako lorategietan busto bat ipintzea erabaki zen, haren oroitzapena iraunarazteko. Bustorako lehiaketa bat antolatu zen, idulkirako beste bat, eta busto garailearen brontzezko galdaketa egiteko beste bat. Bustoaren lehiaketako irabazlea Gabriel Navajas izan zen, "Gaztelupe" goiburupean aurkeztutako proiektuarekin. Bustoa 1934ko abuztuan inauguratu zen. Honako inskripzio hau dauka: "Al insigne bienhechor / DON J. CRUZ LERCHUNDI / 1932-33" ("J. CRUZ LERTXUNDI / ongile entzutetsuari / 1932-33").