34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazio eta merkataritza elektronikoaren gizarteko zerbitzuei buruzkoa, betez, www.santelmomuseoa.eus webgunearen jabea honako hau dela jakinarazten dizugu:
Web-orria erabiltzerakoan, atariak "Erabiltzaile" izaera esleituko dio sartu denari eta www.santelmomuseoa.eus webgunean sartzerakoan argitaratuta dauden baldintza orokorrak berariaz eta zalantzarik gabe onartzen dituela ulertzen da. Beraz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza orokor hauek irakurriko ditu webgunean sartzen den eta, hala badagokio, web-orri honen bidez eskainitako zerbitzuak erabiltzeko asmoa duen bakoitzean, baldintza horiek aldatu egin baitaitezke.
Zentzu horretan, "Erabiltzaile" gisa joko da, www.santelmomuseoa.eus webgunera sartu, bertan nabigatu, webgunea bera erabili edo doako edo kostuzko zerbitzu eta jardueretan parte hartzen duen pertsona.
Erabilera-baldintza orokor hauek, www.santelmomuseoa.eus webgunerako sarrera, nabigazioa eta erabilera arautzen dute, bai eta bertako edukiak (testu, grafiko, marrazki, diseinu, kode, software, argazki, musika, bideo, soinu, datu-base, irudi, adierazpen, informazio, etab.) zein jabetza intelektual eta industrialari buruzko nazio-mailako eta nazioarteko legeek babestutako beste edozein sorkuntza erabiltzeak eragin ditzakeen ardurak ere.
San Telmo Museoak berariazko baldintzak ezartzeko eskubidea du eta berariazko zerbitzuak erabili edota kontratatzerakoan aplikatuko dira. Baldintza orokor hauek, azken finean, aplikazio osagarrikoak dira.
San Telmo Museoa www.santelmomuseoa.eus osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen jabea da, marka, merkataritza-izena edo zeinu bereizgarria barne. Bereziki, eta mugatzaile izan gabe, web-orriko diseinu grafiko, iturburu-kode, logo, testu, grafiko, ilustrazio, argazki, soinu eta gainerako eduki-elementuak egilearen eskubideez babestuta daude.
www.santelmomuseoa.eus webgunera sartu edo bertan nabigatzeak ez du inola ere esan nahi San Telmo Museoak, bere jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei uko egiten dienik, Erabiltzaileari erabilera pertsonalerako ematen dizkionik edo edukien lizentzia osoa edo partziala ematen dionik.
Hori dela eta, Erabiltzaileak onartzen du www.santelmomuseoa.eus webguneko eduki guztiak edo batzuk, edozein bide erabilita, San Telmo Museoaren berariazko idatzizko baimenik gabe erreproduzitu, kopiatu, banatu, merkaturatu, eraldatu, berrerabili, publikoki komunikatu eta, oro har, beste edozein ekoizpen-mota erabiltzen baditu, jabetza intelektual edota industrialaren eskubideak urratzen ari dela.
www.santelmomuseoa.eus webguneari Internet bidez borondatez emandako datu pertsonaltzat jotzen ez den informazio oro (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, etab. barne) soilik San Telmo Museoaren jabetza izatera pasako da eta horren erabileraren eskubide mugagabeak izango ditu, egileari, zein beste edozein pertsonari, inolako saririk eman beharrik gabe.
Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (DBLO) betez, www.santelmomuseoa.eus web-orriaren bidez emango dizkiguzun datuak konfidentzialki erabiliko direla eta San Telmo Museoaren jabegoko fitxategi automatizatu batean gordeko direla jakinarazten dizugu; San Telmo Museoko helbidea Konstituzio plaza 1, 20003, Donostia - San Sebastián, Gipuzkoa, da eta Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.agpd.es) behar bezala du izena emana.
Zure datu pertsonalak, datu pertsonalak jasotzeko formulario elektronikoa aurkitzen den orrietan azaldutako helburuekin erabiliko dira. Halaber, zure eskaerari erantzuteko eta gure jarduerarekin loturik zure intereserako izan daitekeen informazioa bidaltzeko gorde ahal izango dira (bide arruntez edo elektronikoz), kontrakoa esaten diguzun arte.
Halaber, DBLOari jarraiki, zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak erabil ditzakezula jakinarazten dizugu; horretarako gutun ziurtatua edo jaso dela egiaztatuko duen baliokidea bidali behar duzu, NANaren fotokopia barne, ondorengo helbidera: Konstituzio plaza 1. P.K. 20003 Donostia - San Sebastián, Gipuzkoa.
Erregistro elektronikoa gauzatzeko edozein formulariotan bete beharreko eremuak beteko ez balira, baliteke San Telmo Museoak ezin izatea zure eskaera artatu.
San Telmo Museoak ez ditu bere Bezero/Erabiltzaileen informazioa edo datu pertsonalak saldu, utzi, alokatu edo hirugarren pertsona baten eskutan jartzen.
Aurreko paragrafoan adierazitakoa betetzeko, jakinarazten dizugu San Telmo Museoak bere sistemetan cookie-ak dituela jarrita. Cookie-ak nabigatzaileak zure ordenagailuko disko gogorrean gordetzen dituen testu-fitxategi txikiak dira. Gure web-orrian nabigatzerakoan, gure zerbitzariak cookie-a antzeman dezake eta zure azken bisitari buruzko informazioa eman diezaguke. Nabigatzaile gehienek cookie-ak erabiltzea automatikoki onartzen dute, baina nabigatzailea ordenagailuaren pantailaren bidez cookie-ak jasotzen ari zarela abisatzeko konfigura dezakezu, zure disko gogorrerako sarrera eragotziz.
Erabiltzaileak bermatzen du San Telmo Museoari eskainitako Datu Pertsonalak egiazkoak direla eta berak du horietan izan litekeen edozein aldaketaren berri emateko ardura. Erabiltzailea izango da San Telmo Museoari edo edonolako hirugarren bati formularioan datu faltsu, zehaztugabe, guztiz bete edo berritu gabekoak betetzeagatik sorrarazitako zuzeneko zein zeharkako edozein kalteren arduradun bakarra. Erabiltzaileak ezin gehituko ditu hirugarren baten datu pertsonalak, baldin eta honek bere oniritzia pribatutasun-politika hau ezagututa eman ez badu; datuak gehitze horren erantzule bakarra erabiltzailea izango da.
San Telmo Museoak eskainitako zenbait zerbitzuk datu pertsonalak babesteko aurreikuspen zehatzak dituzten baldintza bereziak izan ditzakete; hortaz, kasu bakoitzean aipatutako baldintza bereziak aplikatuko dira. Baldintza bereziek arautzen ez dituzten kasu guztietan, pribatutasun-politika honetan jasotako baldintza orokorrak aplikatuko dira. 8 urtetik beherako haur eta gazteei jakinarazten diegu, San Telmo Museoaren webgunean datu pertsonalak emateko, beren guraso edo tutoreen baimena behar dutela.
San Telmo Museoak beharrezko neurriak hartu ditu datu pertsonalen aldaketa, galera, edo baimendu gabeko erabilerarik zein sarrerarik gerta ez dadin, une oro teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta dituzten arriskuak kontuan hartuz. Hala ere, Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla guztiz menderaezinak.
San Telmo Museoak bere irizpideen arabera, edo legegintzan, jurisprudentzian edo enpresaren praktikan aldaketa egon delako, bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea gordetzen du. San Telmo Museoak aldaketaren bat egingo balu, testu berria webgune honetan bertan argitaratuko litzateke, eta Erabiltzaileak bertan izango du San Telmo Museoaren egungo pribatutasun-politikaren berri jasotzeko aukera. Hala ere, erabiltzaileekiko harremana, webgunera sartzerakoan bertan aurreikusten diren arauen araberakoa izango da.
Webgunean dauden formularioak betetzearekin batera, Erabiltzaileak onartu egiten du bere datu pertsonalak, aipatutako jardueretarako, San Telmo Museoaren fitxategi automatizatuan gordetzeko baimena ematen duela.
San Telmo Museoaren eta Erabiltzailearen artean sortutako harremanak legedi aplikagarriari eta jurisdikzio eskudunari buruz indarrean dagoen araudian xedatzen denaren araberakoak izango dira. ala ere, araudiak aldeei foru baten mendean jartzeko aukera ematen dien kasuetarako, San Telmo Museoak eta Erabiltzaileak, egokituko litzaiekeen beste edozein foruri berariaz uko egin eta Donostiako Epaitegi eta Auzitegietara jo beharko dute.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: