Bakearen usoa

BASTERRETXEA ARZADUN, Nestor (Bizkaia, Bermeo 1924 – Gipuzkoa, Hondarribia 2014)

Uso bat aurretik ikusita irudikatzen duen figura, hegalak zabalik dituela.

  • Autorea: BASTERRETXEA ARZADUN, Nestor (Bizkaia, Bermeo 1924 – Gipuzkoa, Hondarribia 2014)
  • Materiala: Burdinazko armazoia, poliester zuriz forratua
  • Neurriak: 700 x 900 x 120 m
  • Sinatuta: Helezina
  • Datatua: Helezina
  • Garaia: 1988
  • Lokalizazioa: Gros (Luis Pedro Peña Santiago pasealekua)

 Eraman nazazu haraino

Udalak enkargatu ondoren, Zurriola pasealekuan ipini zen 1988ko abenduaren 20an, Kursaalaren orubearen ondoan. Geroago, 1993ko urriaren 18an, Amaran ipini zuten aldi baterako, Zurriola pasealekuko egokitze-obren eta kai-mutur berriaren eraikuntza-obren ondorioz. 2015eko apirilean, Saguesko zelaigunera eraman zuten, eta bertan jarraitzen du gaur egun.