Hitzaldia

Flechas de amor y dolor: los agujeros de San Sebastián; Carmen Pardo Salgado

Urriak 28 | 19:00

Lekua: San Telmo Museoa

Hizkuntza: Gaztelaniaz

Carmen Pardok, Gironako Unibertsitateko irakasleak, Oier Iruretagoienaren obraren inguruko hitzaldia eskainiko du; hain zuzen, bera da Artea Abian proiektuaren protagonista aurten. Erakusketako katalogoa ere aurkeztuko da.

"Oier Iruretagoienak San Telmo Museorako egindako proposamenak ibilbide labur bat egitera gonbidatzen gaitu artearen historiako zulo ospetsu batzuetatik, kasu honetan, Donostiako zuloetatik. Ibilbide horretan, indarkeriaren eta edertasunaren arteko harreman anbibalenteari erreparatuko zaio, eta, aldi berean, begiradaren historia gaindituko dugu, entzutearekin gurutzatzeko. Maitasunez eta minez betetako gezi horien anbibalentziarekin, Salvador Dalíren Heliómetro para sordomudos eta G. D 'Annunzio/C. Débussy/R. Wilsonen San Sebastianen martirioa zeharkatuko ditugu, Iruretagoienaren piezekin erlazionatzeko. Santuaren tinpanoetan -belarrien zuloetan- sartuko gaituen ariketa honekin, azkenean artea itaunduko da krudelkeriaren ariketa gisa."

Doako sarrera lekuak bete arte.

Zuzenean jarraitu ahal izango da museoaren webgunean eta youtube kanalean.

San Sebastian eta Fantasma erakusketarekin lotutako jarduera.

 

Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez hitzaldia presentzialki ikusteko. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.

Zuzenean ere jarraitu ahal izango da museoaren webgunean eta youtube kanalean.

 

Egin zoom Arteari