Euskarabildua

Zenbat kutsatzen du like batek? Mundu osorako internet jasangarrirantz

Urriak 28 | 09:00-14:00

Lekua: San Telmo Museoa

Hizkuntza: Jatorrizko hizkuntzan

Euskaraz

Frutak plastikoz inguratuta ikusten ditugu supermerkatuetan, eta asaldatu egiten gara. Ordea, sarean segunduro mugitzen ditugun miloika datuek duten eragin ekologikoa ez dugu ikusi ere egiten. Teknologia berriak abiadura ezin azkarragoan ari dira garatzen eta gure bizitzako eremu guztiak digitalizatzen ari gara jasangarriak ote diren kontuan hartu gabe.

Atzeraezineko aldaketa klimatiko eta muturreko desberdintasun sozialen garai honetan, azpiegitura teknologikoek duten eraginaz hausnartu nahi dugu aurtengo Euskarabilduan. Munduaren amaiera distopikoetatik harago, etorkizun posible desiragarriak aztertzen saiatuko gara: Hodeiaren azpian ezkutatzen den kontsumo neurrigabeaz eta horien gaineko alternatibez.

Izen-ematea eta informazio gehiago: www.euskarabildua.eus

Antolatzailea: Ametzagaña, Iametza interaktiboa
Laguntzailea: STM

Egin zoom Arteari