Museoaren ezkutuko lana

Restauración de la Trinidad. Estudio analítico de las policromías, criterios y tratamiento de restauración

Urriak 26 | 19:00

Lekua: San Telmo Museoa

Hizkuntza: Gaztelaniaz

Lezoko Hirutasun Guztiz Santua, museoko bildumako Erdi Aroko irudi berezia, sakon aztertu eta esku hartu berri dute. Lortutako datuek obraren polikromiak denboran zehar jasan duen bilakaerara hurbiltzeko aukera eman digute. Hori guztia dokumentatzeko, polikromia orokorraren sekuentzia eta dagokion berreraikuntza grafikoa deskribatu dira. Zaharberritzearen ondoren, piezak bere irakurketa berreskuratu du, eta are garrantzitsuagoa, etorkizuneko belaunaldientzat bere iraupena ziurtatuta geratu da.

Artez enpresa Aida Payak eta Maite Fernandezek osatzen dute, eta esperientzia handia du eskultura polikromatua zaharberritzen eta arkeologiaren arloan.

Museoaren egiteko garrantzitsuenetako bat da ondarearen zaintza. Hitzaldi hauetan San Telmoren zaharberritze eta ikerketa proiektuen inguruko xehetasunak azalduko dituzte adituek. San Telmoren berrirekieraren eta Gordailuaren irekieraren 10 urteak ospatzeko programazioko jarduera: 10 urte elkarrekin lanean gure ondarea zaintzen.

Doan, lekuak bete arte.

Zuzenean ere jarraitu ahal izango da museoaren webgunean eta youtube kanalean.

Egin zoom Arteari