Aldi baterako erakusketa eta bisita gidatuak

Bidaiarik luzeena. Lehen mundu bira

Ekainak 26 - Urriak 24 | 10:00-20:00

Lekua: San Telmo Museoa

Bidaiarik luzeena. Lehen mundu bira

Munduko lehen itzulia garai guztietako itsas abenturarik handiena da beharbada, lorpen tekniko eta gizatiar bat. Bere dramatismoak irudimenaren mugak gainditzen ditu, baina, batez ere, historian funtsezko gertaera da nahiz eta gertaera hori batzuetan abentura zoragarriaren atzean ezkutatuta geratzen den. Lehen itzuli hura iberiar penintsulatik abiatuta, giza ezagutza irauli eta mundu modernoaren oinarriak sortu zituzten bidaia ozeaniko batzuen epilogoa da.

Erakusketa 2019an aurkeztu zen Sevillako Indietako Artxibo Nagusian eta orain San Telmon dugu ikusgai euskal nabigatzailearen figura aldarrikatzeko eta ezagutarazteko aukera gisa. Laurgain Dorrean (Aia) aurkitu eta erakusketan gehitu diren eskuizkribuek ere haren garrantzia azpimarratzen dute. Horiekin batera, Euskal Herriak itsasoarekin eta nabigazioarekin duen lotura sendoaren lekuko dira San Telmo Museoan eta Gordailuan gordetzen diren beste bilduma batzuk. 

Antonio Fernández Torres da komisarioa.

Erakusketari buruzko informazio gehiago.

Jarduerak erakusketarekin lotutakoak: hemen informazio gehiago.

Bisita gidatuak doakoak dira (museorako sarrera bai eskuratu behar dela). Beharrezkoa da bisitarako tokia erreserbatzea web bidez uztailaren 1etik aurrera.

Uztailaren 3an hasiko dira bisita gidatuak.

  • Astearteetan: 10:30 (gaztelaniaz) + 18:00 (euskaraz)
  • Larunbatetan: 10:30 (euskaraz) + 18:00 (gaztelaniaz)

 Museoaren ordutegia: asteartetik igandera, 10:00-20:00 (informazio gehiago)

Ekoizpena: Acción Cultural Española AC/E, Archivo General de Indias.

Antolaketa: San Telmo Museoa.

Egin zoom Arteari