![]() |
2019an 500 urte beteko dira Juan Sebastian Elkano nabigatzaile getariarrak lehen mundu-bira abiatu zuela, eta 2022ra arte (mundu-bira amaitu zueneko mendeurrena) ekimen ugari antolatuko dira.
San Telmo Museoak ziklo bat jarri du martxan du horren harira, helburu bikoitzarekin: batetik, ikerketa historikoek orain arte agerian utzi dutena ezagutzera ematea, (Elkanoren, mundu-biraren eta horrek gizartearen eraldaketan izan zuen eraginaren inguruan), eta, bestetik, euskaldunek bidaia horretan eta beste batzuetan egindako ekarpenak aitortzea.
Hilero museoa gai honen inguruan interesa dutenen, ikerlarien eta historialarien topaleku izango da.
Orain ez dago ekitadiarik bistaratzeko
Hileroko hitzordu hauek gaiari buruzko proposamenak partekatzeko gune ere izan nahi dute. Honen guztiaren harira zikloari ekarpenen bat egin nahi badiozu edo proposamenen bat baldin badaukazu, hau duzu gurekin harremanetan jartzeko bidea:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
San Telmo Museoko liburutegian gaiaren inguruko bibliografia dago eskuragarri.
Elkanoren mundu-bira era batean baino gehiagotan dago presente San Telmo Museoan, izan ere, euskal gizartearen bilakaera aldatu zuen mugarrietako bat izan zen. Irudikapen aipagarriena J.M. Serten mihise bat da, museoko elizan dagoena.
Juan Sebastián Elkanoren busto bat dago Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrealdean, beste nabigatzaile entzutetsu batzuenekin batera. Horiek Donostiako kaleetan ikus daitezkeen eskulturetako batzuk dira.
AGUIRRE LAZCANO, Marcial
Gipuzkoa, Bergara 1841 – San Sebastián 1900
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2023 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: