Urgull mendia esparru militarra zen garaian, emakume donostiarrek gaur egungo Paseo Berrian zegoen iturrian hartzen zuten ura. Bertara iristeko bide bakarra bateria honetatik igarotzen zen eta horregatik, soldadu eta nesken arteko “ustekabeko” topaleku bihurtu zen Damen Bateria hau, bertan tertuliak eta taldetxoak sortzen zirelarik. Hortik bere izena.
Leku honetan orain liburutegia dago, Donostia Kulturako Liburutegi Sareak kudeatzen duena. Bertan haurrentzako liburuak daude, helduentzakoak, prentsa eta aldizkariak ere bai.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: