NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Gerra eta bakea: zuzeneko begirada

Erakusketa ibiltari hau herri desberdinetako 33 argazkilariren 66 irudik osatzen dute. Egileak pasa den mendeko 50ko hamarkadaz geroztik munduan zehar gertatzen diren gatazken jarraipena egin duten pertsonak dira eta bakoitzari bere lan guztien artean bi hautatzeko eskatu zaio: bata, norberak gerrari buruz duen ikuspegia sinbolizatzen duena eta bestea, bere aurkakoarena, bakearena.

  • 2012ko Maiatzak 15 - Uztailak 12
  • San Telmo. Laborategia espazioa
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00
  • Sarrera dohainik

‘Gerra eta bakea: zuzeneko begirada’ argazki-erakusketa nazioarteko ospea duten 33 argazki-kazetariren hautaketa zaindu batekin osatu da, eta kazetari horiek, beren album zabalen barruan, beren ustez Gerra eta Bakea kontzeptu antagonikoak ongien irudikatzen dituzten bi irudiak bildu dituzte. Hortaz, ‘2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtearen’ barruan Fundación 2012 Fundazioak antolatutako erakusketak guztira 66 argazki bildu ditu.

Gutziak argazki-kazetaritzan mito izaera lortu duten gizon ospetsuen album pertsonaletatik atera dira, hala nola David Burnett, Don MacCullin, Enrique Meneses edo Patrick Chauvel, baina baita egunero munduari buelta ematen dioten irudi nabarienak sinatzen dituzten argazki-kazetarienak ere, hala nola Goran Tomasevic, Carolyn Cole, Álvaro Ybarra, edo Samuel Aranda, 2012ko World Press Photo saria irabazi duena.

Laguntzailea

Fundación 2012 Fundazioa

Argazkiak

Reza Deghati 2004

© Reza Deghati, 2004

Enrique Meneses 1958

© Enrique Meneses, 1958

Ben Lowy Getty Images

© Ben Lowy. Getty Images


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: