NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Harrijasotzaile. Harriaren indarra

Baserriko lan desberdin eta gogorretatik sortu ziren gure kirolak, gaur herri kirol gisa ezagutzen ditugunak. Harrijasotzea oso antzinako jarduera da, indarrak neurtzeko asko hedatutako modua, ia-ia unibertsala. Hastapenetan, harrijasotzea familiarteko edo baserri eta harrobi giroetara mugatutako desafioetara mugatzen zen, munduko beste hainbat bezala, duela 100 urte plazetarako saltoa eman zuen arte. Garai horretan ezarri ziren lehiaketen oinarriak.

  • 2013ko maiatzaren 10etik irailaren 8ra
  • San Telmo Museoa. Laborategi Aretoa
  • Asteartetik igandera, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
  • Entrada gratuita

Erakusketaren edukia atal ezberdinetan antolatuta dago: Aitzindariak, Emakumeak, Gaur egun, Harriak eta Harrijasotzaileak. Ibilbidean zehar harrijasotzearen historia gainbegiratzen da, jardueraren bilakaera errepasatzen da, harrijasotzaileen izenak biltzen dira, emakumeen paperari erreparatzen zaio eta harri ezberdinen ezaugarriak azaltzen dira. Famatuak diren harri jakin batzuk ere erakusketan daude ikusgai. Gainera, gehiago sakondu nahi duenarentzako, herri kirolei buruzko informazio puntu bat ere egongo da.

Erakusketa Herria-Harria taldearen eskutik dator San Telmora. Izan ere, 2012an, harrijasotzaileei merezi duten aitortza egin eta erreferentzia izango zen obra bat sortu asmoz, talde honek liburu bat argitaratu zuen bi urteko ikerketaren ondorioz: Harria. Horrekin batera, Victoria Eugenia Antzokian harrijasotzaileei omenaldi ekitaldia egin zieten, eta erakusketa hau da aitortza horretan ondorengo pausoa, harriaren mundua ezagutzera emateko eta jendarteratzeko helburua duena.

Bertan jasotzen diren argazki zaharrenak Gipuzkoako artxibategi ezberdinetatik datoz, eta berrienak Joseba Urretabizkaiak eginak dira. Erakusketak, bestalde, Victoria Eugenia Antzokian 2012an ospatutako ekitaldiaren ikusentzunezkoa ere aurkezten du.

Argazkiak

Damasa Agirregabiria
Harria bizkarretik altxatzeko modalitatea
Aimar Irigoien
Idoia Etxeberria
Mikel Saralegi

Argazkiak: 1-Indalecio Ojanguren Argazki Artxibategia, 2-Kutxa Fototeka, 3-J. Otaegi,  4-P. Renobales, 5-J. Urretabizkaia


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: