NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Euria

Euria, bizi-fenomenoa izaki lurrarentzat eta lurreko biztanleentzat, onuragarria edo katastrofikoa izan liteke, gehiegi zein gutxiegi egiten badu. Gizarteek euriarekiko dituzten itxaropen eta beldurrak ekintza eta objektu ugariren bidez islatuta geratzen dira.

  • 2013ko martxoaren 16tik ekainaren 2ra
  • San Telmo Museoa.
  • Asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara
  • Sarrera 3 euro
  • Astearteetan, sarrera doakoa

Jainkotua, euriak toki garrantzitsua du kosmogonietan eta giza estrategiak inspiratzen ditu unibertsoaren oreka bermatzeko. Emankortasun-iturri denez, giza ugalkortasunarekin lotzen da sarritan.

Gizakiak klima-fenomeno honekin dituen harremanen inbentarioa baino gehiago, euriaren pertzepzioan oinarrituta adierazitako sentimenduen sorta zabala aztertzen du erakusketak, hiru bloketan: babesa, erritua eta irudikapena.

Oso oroitarazleak diren zenbait pieza daude erakusketan, indar handikoak, eta beste zenbait arruntagoak edo utilitarioak dira soilik. Horrela, alderdi tribiala eta espirituala, naturaren inposaketa eta haren gaineko eragina, alderdi erlijiosoa eta profanoa, biltzen dira eta aurrez aurre jartzen dira.

Argazkiak

Iruditxoak, tithu. Estatu Batuak, Arizona. XIX. eta XX. mendeak
Iruditxoak, tithu. Estatu Batuak, Arizona. XIX. eta XX. mendeak
Iruditxoak, tithu. Estatu Batuak, Arizona. XIX. eta XX. mendeak
Txotxongilo-elementua: krokodilo burua, suo Mali, Ségouko eskualdea, XX. mendea
Emakumearentzako txanoa, yauriye Papua Ginea Berria, Ambunti, Chambri
Maskara-tximeleta. Burkina Fasso, Dossi, XX. mendea

©Musée du quai Branly, photo Claude Germain


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: