Europa Konstelazioa arte garaikideko erakusketa-proiektua da, Donostian erakusgai egongo dena eta sare zabalago baten baitan dagoena, Europako beste hiriak elkarrekin lotzeko, hala nola, Oslo, Lodz, Londres, Brusela, Minsk, Istanbul eta Novi Sad.
Europa Konstelazioa atal bat da, Europa (to the power of)n delakoaren baitakoa, Goethe Instituten Bikaintasunerako Ekimenaren barnekoa, Europar Batasaunaren kanpo eta barneko 11 erakunderekin egindakoa. Goethe Institutek eta DSS2016EU Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuak ekoiztua, San Telmo Museoak antolatua eta Peio Aguirrek komisariatua. Europar Batasuneko Kultura Programaren babesarekin.
Mundu mailako krisialdi ekonomikoak agerian utzi ditu Europari buruzko kontzeptuaren inguruko desadostasunak; aldi berean, arazoen aurrean kontinentea arazo eta konponbide denez gero, Europa zahar eta berria hil ala biziko borrokan ari dira, birformulatze etengabean eta zehaztugabean. Nazio- eta eskualde-identitateen mosaiko izanik, gertaera historiko zein errealitate sozio-ekonomiko, adostasun kulturaleko gune, lurralde asimetriko eta abar izanik ere... Europari, inoiz baino gehiago, berrikuste sakon bat ari zaio egiten.
Zein egiteko du kulturak eta, zehazki, arte garaikideak, Europako irudikapen antagonista horiek interpretatzeko orduan? Prozesu horretan, zein da kultura-erakundeen eta arte-museoen egitekoa? Zein dira eremu publiko parte-hartzaile baten bertsio desberdinak? Eta, oroz gain, zein da modernizazio eta aurrerabidearen egitekoa kultura moderno komunaren eboluzioan?
Europa Konstelazioa egiazko metafora bihur daiteke; antzinako herri eta zibilizazioek izarrak irudizko marren bidez elkartu eta zeru-esferaren gainean irudi birtualak sortu zituztenean bezala. Horren argitan, beharbada posible da Europa irudizko sare bat bailitzan imajinatzea eta pentsatzea. Apetaren araberako identitateez egina legoke, ez halabeharrez toki-mailan elkarturik, baina bai espazio mugagabean ordena bat osatuz.
Konstelazio horretan, bertan ez dagoen osotasun batetik abiatuz, artistek gizarte-mailako gaiak lantzen dituzte, herritarrei galdea egitea helburu duten arazoak plazaratzeko: kultura-erakundeen eginkizuna, hezkuntza, eleaniztasuna, desberdintasun kulturalak, immigrazioa edo negoziazioa, iragan historiko eta memoriarekikoa. Arte garaikideak gizarte-eduki hori guztia erabiltzen du, eta, artisten begirada subjektiboaren bidez, gizarteari itzuli egiten dio.
Laborategiko erakusketaz gain, proiektuak hiru proiekzio saio barne hartzen ditu, bideo-dokumentalekin, museoko Ekitaldi Aretoan egingo direnak, eta egileen presentzia eta aurkezpenak izango dituztenak. Saio hauetarako sarrera librea izango da, lekuak bete arte.
(Eskolari buruzko gogoeta Eskandinaviako testuinguruan) Aurkezpena eta topaketa Ane Hjort Gutturekin
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: