NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Luis Tolosaren arkitektura

Luis Tolosaren arkitektura

San Telmo Museoak abenduaren 14tik otsailaren 8ra Luis Tolosaren arkitekturaren inguruko erakusketa hartuko du Laborategi Aretoan, Pasaiako Portu Agintaritzak antolatua. Erakusketa Luis Tolosa Amilibiaren ingurukoa da, izan ere, gerra ondorengo (1938-1950) Gipuzkoako arkitekturan oinarrizko pieza da.

  • Abenduaren 14-tik otsailaren 8-ra
  • San Telmo Museoaren Laborategi aretoan
  • Asteartetik igandera, 10:00etik 20:00etara
  • Sarrera doan

Museoak ateak berriz zabaldu zituenetik helburu du hiri-ondarea, ondare artistikoa edo ondare industriala aztergai duten erakundeekin harremanak lantzea. Oraingo honetan pozgarria da Pasaiako Portu Agintaritzarekin eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialarekin lankidetzan aritzea, Luis Tolosaren inguruan egin den dibulgazio lan honetan. Era berean Ana Aizpiri Konposizio Arkitektonikoko irakaslea eta bere lantaldea zoriondu nahi ditut egin duten ikerketa lanarengatik, izan ere, profesional handi baten lanaren aurrean gaudela ziur gaude.

Gainera, erakusketa honek industria-arkitekturan sakontzea ahalbidetuko dio museoari,industrializazioari eskainitako erakusketa atalean ez baitugu gai hori lantzen. Erakusketa Iraunkorreko alor hori gehiago baitago zentratua garai hark ekonomia eta gizarte aldetik izan zituen kausa eta ondorioetan.

Erakusketak “Luis Tolosaren arkitektura” liburua du oinarrian eta pieza nagusiak arkitektoaren akuarelak, maketak eta argazkiak dira. Liburua bera izango da erakusketaren katalogoa. Gainera, 4 hitzaldi egongo dira gai honen inguruan, denak adituek eskainiko dituzte eta Luis Tolosaren lanaren benetako garrantzia ezagutzen lagunduko dute.

Erakusketa honen oinarri den ikerketak, eta gaineratzen den liburuak, Luis Tolosa Amilibiaren (Donostia, 1903-Irun, 1956) irudia dagokion lekuan kokatuko du arkitektura garaikidearen esparruan. Hori lortzeko oztoporik handiena bere obra berea dela egiaztatzeko zailtasuna izan da, berak proiektatu zituen eraikin guztiak beste batzuek sinatu baitzituzten. Lehengo arkitekto handietako batzuei gertatu zitzaien bezala, Luis Tolosak ez zeukan Arkitektura Eskolak ematen zuen titulua, eta beraz, arkitektoren batek edo ingeniariren batek bere proiektuak sinatzea behar izaten zuen eraikuntza-lizentziak lortu ahal izateko. Horregatik ez da aurkitu zuzeneko dokumentu-frogarik bere obrak egiaztatzeko.

Egoera horretan, eraikinen konposizioaren azterketak, zantzu zirkunstantzialekin, bere iturrien azterketarekin eta Pasaiako Portuan izan zuen ibilbidearekin batera, bere autoretzaren arazoa argitu dute, eta parametro berri horiek abiapuntutzat hartuz bere irudia argi eta garbi definitu ahal izan da. Hori gauzatzeko bere artxibo pertsonala zehatz-mehatz aztertu da, berari zalantzarik gabe esleitu ahal izan zaizkion obrak aurkitzeko. Rosa Mª Tellok eta Juan Ignacio Tolosak urtetan egindako kontserbazio-lanaren gakoa, beren aitaren legatuaren dokumentu eta marrazki guzti-guztiak gordetzeaz gain, Pasaiako Portuko Agintaritzaren artxiboaren azterketa zorrotza izan da. Prozesu hori Luis Tolosak eraikinak proiektatzen eta hormigoi armatua erabiltzen non ikasi zuen ulertzeko funtsezkoa suertatu da, izan ere, 1939an dagoeneko hori egin baitzuen pabellón para comedores de Laborde Hnos. izeneko pabiloiarekin, beharbada Gipuzkoako arkitektura arrazionalistaren obrarik onena.

Argazkiak

Expo-Luis-Tolosa
Maqueta-Luis-Tolosa
Expo-Luis-Tolosa


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: