NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Pantaila Globala

Erakusketa, plataforma birtuala, elkar sorkuntza proiektua

Pantaila Globala
  • Bideo bat sortu, PANTAILA Globala erakusketan parte hartu http://pantallaglobal.cccb.org/eu/participa ta 60. Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarako sarrerak lortu.
  • Bideoak San Telmo Museoan ekainaren 30etik irailaren 30era bitartean ikusgai egongo den erakusketako parte izango dira.

2012ko ekainaren 30etik irailaren 30era San Telmo Museoak Pantaila Globala erakusketa aurkezten du. Gilles Lipovetsky eta Jean Serroy-ren izen bereko liburuan oinarritua, bi egileek eta Andrés Hispano komisariatua. Erakusketa San Telmo Museoak eta CCCB (Centre de Cultura Contemporània de Barcelona).

Pantaila Globalaren helburua pantailaren boterearen alderdi guztiak erakustea da: sedukzioa, ikuskizuna, arketipoen eta ereduen sorkuntza, informazioa, elkarreragina, zaintza... Aurrerapen teknologikoei esker, botere horiek berritu egiten dira hasierako formatutik abiatuta, hots, zinema-pantaila handitik abiatuta, gaur egungo pantaila ugarietara iritsi arte. Pantailak nonahi eta noiznahi ditugu, eta dena ikusteko eta egiteko aukera ematen dute.

Bisitariak 150 metroko zerrenda moduko pantaila handi bat aurkituko du San Telmon. Pantaila horretan, komisarioek proposatutako diskurtsoari jarraitu ahal izango dio. Gelak goitik behera zeharkatzen dituen ikus-entzunezko strip bat dela esan daiteke. Pantaila luze horren aurrean, kontraeremua dago, hots, erabiltzaileen ikus-entzunezko erantzuna.

 

Izarren inperioa

Izarren inperioa

Zine izarretatik hasi eta, telebistako izarretatik pasatuz, you-tube-ko eta komunikabide digitaletako ego-star-etaraino.

Historia pantaila

Historia pantaila

Gertaeratan beraietan eta gure historiaren ikuspegian eragina izan duten gertaera historiko ezberdinen irudiak.

Politika pantaila

Politika pantaila

Pantailak diskurtso politikoaren zerbitzuan.

Kirola pantaila

Kirola pantaila

Kirola ikuskizun globalizatu eta bizitza sozialaren metafora gisa.

Publizitatea pantaila

Publizitatea pantaila

Merkatuaren zerbitzura dauden pantailak, arketipo berriak sortuz, bizitza onari buruzko ideala hedatuz eta kontsumoaren zibilizazioa sortzea lagunduz.

Gehietasuna pantaila

Gehietasuna pantaila

Pantaila mugak gaindituz, sekulan nahikoa ez den ugaltze esponentzial batean .

Zaintza pantaila

Zaintza pantaila

Bideozaintza sistema ezberdinek, espioitza abioiek, GPSak, google maps-ek, gorputz eskanerrek... hiritarren askastasun publiko eta pribatuak mehatxatzen dituzte.

Jokoa pantaila

Jokoa pantaila

Benetazkoa dirudien fikziozko mundu batean sartzeak, jokalaria bere burua deskubritzea darama, bizitza paralelo bat bizitzeko aukera emanaz.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: