NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Sert-en mihiseak

Serten mihiseak, San Telmoko elizan kokatuak, museoaren altxor nagusienetako bat dira. 1929. urtean, eliza zaharberritzeari ekin zion udalak, eta, era berean, komentuak eduki-beharko lukeen zeregin berriaz ere pensatzen hasi ziren. Urtea joan, urtea etorri, komentu berria gaurko gure museoa bilakatuko zen. Orduan, Ignacio Zuloaga pintoreak emandako aholkuari jarraikiz, hormak pinturaz estaltzea erabaki zuten aho batez. Pintura haiek gure herriko hainbat pasadizo islatu behar zituzten. Josep M. Sert (Bartzelona, 1874- 1945) pintoreari eman zioten lan horren guztiaren ardura, eta egin ere, horrelaxe egin zuen berak. Horretarako, 17 panel -11 mihise- eta 784 m2ko azalera behar zituen.

2007 eta 2013 artean mihise horiek zaharberritu egin ziren zaharberritze eta kontserbazio proiektu baten barruan.

San Telmoko hamaika eszenak

lausodura teknikaz (fondo metaliko baten gainean barniz koloreduna aplikatuz) eginak Gipuzkoako bizitzari eta historiari buruzko gaiak errepresentatzen dituzte: bertako gizonak, betiko iharduerak, ekintza ausartak eta sinesmenak.

Jaitsi hemen mihiseen inguruko eskuorria (pdf).

1 Elezahar-herria

Akelarrea gogora ekartzen digun mihisea. Hau bezalako erritoen jatorria aspaldi-aspaldikoa da, eta Euskal Herriko aintzinako sinesmenak argi eta garbi agertzen zaizkigu bertan.

Elezahar-Herria

2 Jakintsu-herria

Gure "Azkoitiko zalduntxoek", Euskalerriaren Adiskideen Elkartean bilduak, kimikalari jakintsu atzerritar baten bisita jaso dute.

Jakintsu-Herria

3 Askatasun-herria

Gernikako arbolari eskainitako mihisea, Euskal Herriko askatasunaren sinboloari. Haritz zaharraren oinean, liburu handi bat zabalik. Liburu horrek Bizkaiko Forua sinbolizatzen du.

Askatasun-Herria

4 Armadore-herria

Pasaiako untziolak ikus ditzakegu. Untzilerro luzea ikusita, lanean su eta gar ari direla ohartarazten gaitu Sert-ek. Armada Garaitezina eraikitzen ari ziren.

Armadore-Herria

5 Foru-herria

Gipuzkoako Foruak errespetatuko dituela zin egiten du Alfonso VIII. Gaztelako erregeak.

Foru-Herria

6 Arrazaren Aldarea

Itsas haserrearen erdian, harrizko bloke bat altxatzen da olatu gainetik. Hortik, San Telmok -itsaslarien zaindaria-, makila eskuan, hondora joateko zorian dagoen txalupari eusten dio.

Arrazaren Aldarea

7 Arrantzale-herria

Gipuzkoako portu batean, aldapa handi batean, baleatzar baten bizkarraldea ikus daiteke, arrantzale askok gora eraman nahi dutela.

Arrantzale-Herria

8 Itsasgizon-herria

Mihise honek Juan Sebastian Elkanoren epopeia agertzen digu. Getarian jaiotako gipuzkoar marinel ospetsu hau munduari bira egiten lehena izan zen.

Itsasgizon-Herria

9 Mekatari-herria

Caracasko Erret Konpainia Gipuzkoarrari eskainitako mihisea. Konpainia hau dela eta, bertoko ekonomiak XVIII. mendean oso une onak bizi izan zituen.

Mekatari-Herria

10 Santu-herria

Loiolako San Inaziok Jesusen Konpainiako Konstituzioak idatziz jartzen ditu. Kristok berak esaten dio zer idatzi, iltzetik ateratako esku batekin lagunduta.

Santu-Herria

11 Olagizon-herria

Olagizon talde bat aingura izugarri bat lantzen ari da. Hori ikusita, Gilisasti burdinolaren garaiak datozkigu gogora, aingurak Ingalaterrako armadarako bidaltzen zituztenean.

Olagizon-Herria

Argazkiak

Eliza_Oskar_Moreno
San Telmo Museoko elizaren sarrera
San Telmo Museoko elizaren alde bat

 

Josep María Sert

Josep M. Serten inguruan egindako Modeloaren argazki artxiboa erakusketa Valladoliden egon zenean egindako bideo hau artistaren lanera gerturatzen da. Erakusketa hori San Telmo Museoan ere egon zen 2012an.


 

Sert-ek Waldorf Astoriarako egindako mihiseen inguruko erreportaia Banco Santander Fundazioak egina.

 


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: