NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Erakusketa, plataforma birtuala, elkar sorkuntza proiektua

«Pantaila fisikoen ugaritzeak erabat aldatu du gizakien bizitza eta lana: gaur egun denbora gehiago eskaintzen zaio pantaila baten aurrean egoteari, lana, etxea edo garraioei baino. Lehen existitzen ez zen pantailak, mende bat baino gutxiago behar izan du gizaki gehiengoen ezinbesteko elementu bilakatzeko, bai esparru pertsonalean eta baita lan munduan ere. Honek guztiak pertsona askok dagoeneko menperatzen duten lengoaia berri bat sortu du, gauzen ikuspegi berri bat, kontsumitzeko beste era bat: hitz bakarrean, kultura berri bat»

Gilles Lipovetsky eta Jean Serroy

Pantaila Globala egitasmoak gugan eragina duten pantaila guztiak ditu aztergai: zinema, telebista, ordenagailuak, telefono adimendunak, taula digitalak, zaintza-pantailak eta abar. Gure inguruan geratzeko asmoz iritsi diren pantaila guztiek, orain arte ezagutu ez den boterea dute eta sektore guztiak (sektore pribatua, sektore soziala, kultura, artea, zientzia eta politika) eraginpean hartzen ari dira.

Proiektu partekatua, irekia eta ebolutiboa da Pantaila Globala eta nabarmen zehazturiko hiru fase ditu:

  1. Inkubazioa. Lehen fasea inkubazioari buruzkoa da, ezkutuan geratu ohi diren erakusketaren garapen-prozesuak ezagutzera emango ditu eta, batez ere, laguntzaileek eta sortzaileek sortutako kontraeremuko materiala biltzeko baliagarria izango da.
  2. Erakusketa. Eremuak eta kontraeremuak erakusketa presentzialaren tentsio dialektikoa sortzen dute. Alde batetik, eremua, pantaila-larruazalaren diskurtsoa, komisarioek sortua; bestetik, kontraeremua, erabiltzaileek sortutako kontraerakusketa. Pantaila Globala erakusketa Interneteko erakusketaren generoa zabaltzeko proba-eremu bihur daiteke, aldaketa bizkorreko etorkizunak planteatzen dituen erronka eta dilema guztiak aurrean ditugula.
  3. Erakusketaren ondokoa. Egitasmoak, erakusketa fisikoaren ibiltaritzekin batera, proiektuaren bilakaera kontzeptuala eta formala erregistratzeko artxibo bat egingo du eta laguntzaile eta sortzaile guztien ekarpenekin jarraituko du.
interaccion

Pantalla Globala proiektuaren inkubazioa pantallaglobal.cccb.org plataforma birtualean garatzen ari da eta partehartzeko eta elkar sortzeko praktiketan aurrerapauso bat eman nahi du.

Joan den urrian aktibatu zen plataforma erakusketaren inkubazioa eta garapenerako espazio bezala sortu zen. Bertan work in progress deiturikoa islatzeaz gain, erabiltzaileen parte hartzea sustatu nahi izan da. Web gunean erakusketaren inguruko edukiak aurki daitezke; blogean, berriz, adituek proiektuari buruz diotena irakur daiteke. Gainera, parte hartzaileek erakusketa fisikoa osatuko duten bideoak sor ditzakete eta lehiaketa bat ere bultzatu da plataforma birtualetik.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: