Erakusketaren azken atala zortzi piezek osatzen dute eta ikuspegi historikotik, Kreazioaren alde ilunaren inguruko zenbait gako azaltzen ditu, gizonezkoen nagusitasuna eta emakumeak men egitera behartzen dituen arrazoiak azalduz eta irudimenaren ikuspegitik, inspirazio iturri agortezin bihurtzen du –artean, sermoietan, fabuletan, hagiografietan-, hau da, "munduko animalia eztabaidatuenean".
XVI. mendeaz geroztik, emakumeek arreta berezia jaso zuten Elizaren aldetik, menpeko rolaren onespena izan zen arau orokorra. Kultura arlotik eta gizartetik baztertuak, emakumeek atentzio berezia jaso zuten, oso anbiguoa, elizaren aldetik, itxialdiaren gorespena indartuz. Bestalde, emakumezko eliteen artean indar handia hartu zuen esperientzia sakratuak (Santiagoko Komendadoreak) eta, paradoxikoki, eremu publikoan parte hartzeko aukera bat izan zen haientzat. Hala, Errenazimentuko humanismoak indibidualismo modernoa sortzen ikusi zuela ahaztu gabe, garai hartan emakumezko Ni-aren eraikuntza nabarmendu zen Ilustrazioraino.
Atal honetan, emakumezkoak protagonista izan diren gai erlijiosoetan bekatuaren ideia nagusitzen da bereziki. Horrela, Maria Magdalena, Ageda, Ursula eta beste figura errealen edo asmatutakoen irudiak emakumezkoek bete duten rolaren eredu bihurtzen dira erlijio gaietan lehen komunitate kristauetan beraien jarrera eredugarria izan baitzen, bai beraien kastitate perfektuagatik eta baita beraien fedeagatik immolatzeagatik. Hala ere, azpimarragarri izan daitekeen edozein berezitasun mesfidantzarako arrazoi bilakatzen da gerora, oraindik ondo ezagutzen ez den subjektu historiko horrek pizten dituen anbiguotasun moralak zeharka aditzera emanez.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2023 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: