Kristautasuna jazarpenaren eta indarkeriaren legenda heroikotik sortua da. Erromatar Inperioan, gutxiengo klandestino bat ziren kristauak, estremistak izateagatik nabarmendu zirenak: atzean uzten zituzten euren familia eta ondasunak basamortura erretiratzeko, heriotza ikusgarriak gertatzen ziren anfiteatroan fedearen alde eta defendatu egiten zuten kastitatearen ideiala. Hamabost mende igaro eta gero, kristautasuna erlijio ofizial eta baztertzailea bilakatu zenean, Eliza antzinako automarjinazio modu haiek sendotzen saiatu zen. Aszetismoak, martiriak eta birjintasunak, Trentoko erreformek eskatuta, goraldia izan zuten garai hartan, ortodoxia eta katolikotasun modernoak eraikitzeko erabakigarria, eta harrezkero artearen arloan etengabe irudikatuko ziren gaiak.
Modernitatearekin sortutako ebanjelismo humanistaren ondorioz behetik egindako fuga mundi horren aldeko erradikalismo erlijioso hark, ordea, beldurtu egin zituen bai Koroa bai Eliza obedientzia ofizialari uko egiteagatik eta heretikotasunarekiko gertutasunagatik.
Norbere baitan bizitzea aldarrikatzen zuten mugimendu mistikoak, baldintzarik gabe erretiratuta bizi ziren ermitauak, erreformatzaile erradikalak eta literatur sortzaile handiak, haien artean Juan de la Cruz eta Teresa de Ávila, susmagarritzat hartu zituzten, jazarri eta espetxeratzeaz gainera, inkisizio prozesupean jartzeraino. Hiriko hainbat estatututan, fraide eskaleak eta eremutarrak arlote gisa kontsideratzen ziren, bizirauteko eskale izatera behartuak egoteagatik.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2023 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: