Erakusketaren bigarren atala, Kainen arrastoa, jainkoaren madarikazio maitatuenak islatzen dituzten bost piezek osatzen dute: deserrotzearen, dislokazio espirituala edota etxe/aberriaren gabeziaren esperientzia.
Kultura judu-kristauan, sustraiez gabetzearen esperientzia —aberririk eta etxerik ez izatea— Jainkoaren madarikaziotzat hartzen zen. Bibliak metafora ugari biltzen ditu erromesen eta errai zebiltzan haien inguruan, Kain paradisutik bota zutela eta bere burua erruduntzat hartuta nomada moduan ibili zela hasiera batetik kontatzetik judutarren exodoraino. Hagiografia kristauek epopeia ugari dituzte jasota bizimodu egonkorra uzteari, zalantzazko mundurantz abiatzeari eta jazarpenaren mehatxuari buruz.
XV. mendearen amaieratik XVII. mendearen erdiraino erbesteratzeekin lotutako zenbait gertaera izan ziren espainiar gizartean–denboraldi honetan Espainiak milioi bat hiritar galdu zituen, 6 edo 7 milioiko herriarentzako galera handia izan zen-, horien artean: abentura eta aukeren sinonimoa zen Amerikara emigrazioa, espainiar gizarteko elementu ezegonkorrak erakartzen zituen gunea eta konkistatzaileek eta ebanjelizatzaileek kultura indigenei erlijio kristau monoteista ezarriko zieten lekua (horrela agertzen da Guadalupeko Amaren agerraldiaren kondaira mihisean, frantziskotar izaera duen mihisea, Mundu Berrira iritsi zen lehenengo ordena); musulmanen diasporari hasiera emango dion Andaluziako arabiarren garaipena, 1609an moriskoak bota zituztenean amaitutakoa; heretikoen eta heterodoxotzat hartutako disidenteen deportazioa; juduen deserriratzea 1492an eta haiekiko herriko etsaitasunak sortuko duen zentzugabezko eta legendazko akusazioa: Jesusen heriotza, Pasioaren irudikapenetan ikusten dena ( Maestro de Tororen Zigortzea).
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2023 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: