Erakusketaren lehen atalak, Moldakaitzak Munduarentzat, txirotasuna, eskaletasuna, karitatea eta gaixotasuna lantzen dituen hamar piezak osatzen dute.
Historian zehar miseria eta behartsuei eskainitako giza laguntza gizartean beti presente egon den errealitatea da. Hala ere, hauekiko jarrera ez da argia izan. Erdi Aroaren amaiera aldera arte, behartsuaren irudia balore positiboa zen Jainkoaren dohaintza lortzeko froga gisa ulertzen baitzuten. Baina XVI eta XVII. mendeetan Espainia krisi sozio-ekonomiko batean murgildu zen (izurriteek, uzta txarrek, despopulatzeak, prezioen igoerak eta soldaten beherakadek egoera kaltegarria eragin zuten, eskaleak, gaixoak eta gizarte marjinatuen kopurua handituz). Vives, Herrera edo Domingo de Soto bezalako humanistek aurrera eramango duten joera kultua sortuko da eskale gisa dabilen irudiaren kontrakoa. Humanistek pobrezia sekularizatzea proposatu zuten, horrela behartsu «faltsuak» (gaizkileak, alferrontziak, iruzurgileak eta zekenak) benetako eskaleetatik bereizi ahal izateko -jendearen karitateari esker bizirauten zutenak eta XIII. mendeko Europa kristauan sortu ziren eskaleen ordenen oinarrian zeudenak (Paulako San Frantziskoren estasia, Minimoen Ordenaren fundatzailea)-.
Botere publikoaren eta Elizaren arteko eztabaidaren inguruan kokatuta daude atal honetan erakusgai dauden obrak, gai hauei buruzko zenbait aspektu islatzeko asmoz: jainkoaren justiziaren goraipamena (Jesusen bisita Linbora); behin eta berriro Justiziaren eta Karitatearen alegoriei aipamenak (Gregorio Fernándezen lanean); gaixotasunaren eta beharraren aurrean etsipenaren dohaina; behartsu produktiboen gorespena (Nazaretheko Etxea eta Artzainen Gurtza); behartsuez, gaixoez, umezurtzez eta erromesez arduran nabarmentzen ziren bitartekarien goraipamena (Paulako San Frantziskoren estasia); edo haur abandonatuei laguntza ematea ( Andres Amayaren San José mihisean); gaixotasunaren eta beharraren aurrean etsipenaren dohaina (Job mandotegian) edo santuen hagiografietan morroi eta beltzen presentzi harrigarri eta adierazgarria (San Kosmeren eta San Damianen miraria).
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2023 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: