Josep Maria Sertek (Bartzelona 1874-1945) Parisen garatu zuen ibilbide artistikoa. 1921. urtean berak diseinaturiko tailerra eraikitzeko agindua eman zuen, oso jende gutxik zeukan tailer barrura sartzeko aukera. San Telmo Museoan 2012ko otsailaren 11tik maiatzaren 20ra izango den erakusketak, Sertek bere lanak egiteko erabili zuen lan metodo harrigarria erakutsiko digu.
“Modeloaren argazki artxiboa” proiektuak artistaren artxibategi fotografikoaren zati bat azaltzen digu. Zati honen jabea, Leonard Mancini, Serten laguntzaile gisa ibili zen argazki laborategian, aroztegian, fondoen prestakuntzan eta pinturen akaberan. Honetaz gain, Manzini argazki modelo bezala ere aritu zen Serten obra monumentalen ikerketetan. Ikerketa fotografiko hauen bidez, ikusi eta azter daiteke bere lantze prozesua. Honek azal dezake behin betikoa eta sistematikoa den artistaren metodoa, sertiar corpusa formulatzen utziko diona, alegia.
Erakusketa Bartzelonako Centre d’Arts Santa Mònica-n aurkeztu zen 2011an. Orain San Telmon aurkezten dugun erakusketak 19 argazki berri izango ditu ikusgai, museoko elizan ikus daitezkeen mihiseen ekoizpen prozesuarekin erabat loturik daudenak. Guztiak katalogatu eta zaharberritu dira eta lehen aldiz egongo dira ikusgai, horrela, San Telmoko Serten obrari (euskal gizartearen inguruko 11 mihise monumental) interpretazio berri bat emanaz. San Telmoko mihiseekin harremana duen argazki multzoa Echeverritarren Kaperan kokatu da; elizatik sartuz gero, mihiseak eta hauek egiteko atera zituen argazkiak ikus daitezke. Beste zatia, Sakristia Berrian kokatuta dago eta erakusketa osatzen duten 48 irudi biltzen dira bertan. Horien artean, Josep Maria Sertek Parisen, Bruselan, Bartzelonan, Floridan edo Vic-en egindako lanetarako aurrez ateratako argazkiak daude.
Erakusketarekin batera aurrerago azalduko diren hainbat jarduera programatu dira: bisita gidatuak, familientzako tailerrak, hitzaldiak eta abangoardia artistikoaren garaiko argazkilaritzari buruzko kurtsoa.
“Josep M. Sert. Modeloaren argazki artxiboa” erakusketaren inguruko familientzako tailerrek, San Telmo museoko mihiseen egilearen lan egiteko modua era didaktikoan azalduko dute. Jarduera larunbatetan egingo da 17.00etatik aurrera, egutegi honen arabera:
Ordu t’erdiko iraupena / 5 € familiako / Plaza kopuru mugatuap>
Sarrerak otsailak 1etik aurrera salgai museoko leihatilan
2012 Otsailak 29, asteazkena
Erakusketaren komisarioak, María del Mar Arnús-ek, “Sert fotógrafo”-ari buruz hitz egingo du eta Juan Naranjok, arte kritikari, historialari eta komisario independenteak, “Expandiendo la visión” izenburuarekin hitzaldi bat eskainiko du, argazkigintzaren erabilera eta funtzioei buruz.
Ekitaldi aretoa / 19:30 / Sarrera librea lekuak bete arte / Gazteleraz
2012 Maiatzak 10, osteguna
Historia y Vida aldizkariaren zuzendaria eta París era Misia liburuaren egilea den Isabel Margarit-ek, Serten bizitza pribatuari eta Parisen bizitako giro kulturalari buruz hitz egin du.
Ekitaldi aretoa / 19:30 / Sarrera librea lekuak bete arte / Gazteleraz
2012 Maiatzak 6, igandea
Ekitaldi aretoa / 12:00 / Sarrera librea lekuak bete arte / Gazteleraz
Argazkilaritzaren historiari buruzko ikastaro honek XX mendearen hasieran honen hedapena izango du abiapuntu eta abangoardia artistikoek egindako erabilera jorratuko du.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: