Ibilbidea aukeratu aurretik, Batxilergoko txosten orokorra irakurtzea gomendatzen da, hantxe zehazten baitira bisitaren helburu eta ezaugarriak, bai eta bisitan jarduteko modua ere.
Jarduera honetan XIX. eta XX. mendeetan euskal gizartean gertatutako aldaketa nagusiak aztertuko ditugu. Tailer gelan, ikasleei denbora eta espazioa batzen dituen lerro batean, hainbat gertaera historiko kokatzeko eskaera egingo diegu. Honela, modu grafiko batean, momentu berean baina leku desberdinetan gertatutakoa ikusi ahal izango dute.
Arte Ederretako bildumako bisitan XV. mendetik XIX. mendera bitarteko ibilbide kronologikoa egiten da. Hartara, artearen historian funtsezko garrantzia izan zuten egileak ikusiko ditugu baina estilo artistikoek historian zehar izan duten bilakaera ezagutzeko aukera ere izanik. Eta tailer moduan, “collage” teknikarekin ikasleek artearen garai desberdinak irudikatu beharko dituzte.
Teknologia berrien bitartez museoko hainbat artelanen gakoak topatuko ditugu. Gaur egungo teknologiek artea eta historia ezagutzeko aukera zabala eskaintzen dute.
San Telmo Museoa ezagutzeko ibilbide orokorra. Gaur egungo ikuspegitik begiratutako objektu historikoak gure iragana eta gure oraina ulertzeko gako batzuk eskainiko ditugu.
Gainbegiratua mundu garaikideari, erakustareto iraunkorretan barrena. Museoaren ardatzak dira jorratu beharreko gaiak: iraganera begira, etorkizunari heltzeko erronkak azaltzea da asmoa.
San Telmo Museoak izan duen azkeneko zabalkuntzatik eratorritako ibilbide honetan eraikinari erreparatzen zaio batez ere.
Museoan zein eskolan heriotzaren gaia lantzeko programa. Materiala maileguan har daiteke eta maleta baten barruan txertatua dago. Bertan eskugagarri dituzue:
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: