NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Bigarren Hezkuntza (DBH)

Museoa amestu "Hura ikusi, hauxe pentsatu, hauxe adierazi"

Ibilbidea aukeratu aurretik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako txosten orokorra irakurtzea gomendatzen da, hantxe zehazten baitira bisitaren helburu eta ezaugarriak, bai eta bisitan jarduteko modua ere.

 

San Telmo Museoak esperientzia berri hauek proposatzen dizkizu...

Gipuzkoa eratuz

Gipuzkoa eratuz

Ikasleei Gipuzkoa nola “sortu” zen erakutsiko diegu jarduera honetan eta Erdi Aroko jauntxoen eta hiribilduen arteko gatazketatik nola sortu ginen ikusiko dute. Ondoren, gure herriak identifikatzeko erabiltzen ditugun armarriak aztertu eta ikasle bakoitzari berea sortzeko erronka plateatuko diogu.

Eman zure aurpegia

Eman zure aurpegia

Jarduera honen bidez, ikasleek artearen historian gizakiak irudikatzeko izan diren estilo eta era desberdinak aztertuko dituzte. Gizakion irudia filosofiarekin, pentsamenduarekin eta historiako gertaerekin modu desberdinetara irudikatu dela ikusiko dute. Tailer gelan, erretratu bat irudikatzeko erronka plateatuko diogu, bakoitzaren estilo eta artea azaleratzeko asmoarekin.

Eta ibilbide tematiko moduan...

Atzokoa gaur

Atzokoa gaur

Historiaren ibilbide orokorra, XXI. mendeko ikuspegitik. Museoaren ardatzak dira jorratu beharreko gaiak: iraganera begira, etorkizunari heltzeko erronkak azaltzea da asmoa.

Erretratuak eta paisaiak

Jendeak eta paisaiak

Arte Ederretako ibilbide tematiko honetan lantzen dira erretratua eta paisaiaren eboluzioa XV-XIX. mende bitartean.

Urgulleko Historiaren Etxea

Urgulleko Historiaren Etxea

  • Urgull mendia ezagutu
La muerte en el día a día

Heriotza Egunerokoan

Museoan zein eskolan heriotzaren gaia lantzeko programa. Materiala maileguan har daiteke eta maleta baten barruan txertatua dago. Bertan eskugagarri dituzue:

San Telmo Museoak esperientzia berri hauek proposatzen dizkizu...

Gipuzkoa eraldatuz

Gipuzkoa eraldatuz

Absolutismoarekin lotutako Antzinako Erregimenetik, Erregimen Modernora modu gatazkatsuan pasa ginen eta azkeneko bi mendeetako aldaketa bortitz eta gogorrak nolakoak izan diren ikusiko dugu jarduera honetan. Tailer gelan, ikasleek parlamentu propio bat sortzeko eskatuko diegu eta historiako ideia eta izaera politiko desberdinak kontuan hartuz, beren konstituzio edo araudi propioa sortuko dute.

Ideiak marraztu

Ideiak marraztu

San Telmoko elizan dauden Sert-en mihiseak izango dira bisitaren ardatz. Hogeigarren mendearen hasierako artelan hauek, orduko pentsaera eta ideia abstraktuak irudikatzen dutela ikusi eta aztertuko dute. Mihise hauen bitartez, ideia abstraktoak irudikatzeko moduak aztertuko ditugu. Tailer gelan, ikasleei ideia abstraktuen alegoriak erakutsi eta bakoitzak ideia abstraktu bat irudikatu beharko du.

Eta ibilbide tematiko moduan...

Isiltasunaren ibilbidea

Isiltasunaren garaia

Frankismoaren inguruko ibilbidea. Ia 40 urteko ibilbidea garaiko gizartea, ekonomia eta historian zehar.

Badugu, badago

Badugu, badago

Euskara, haren historia eta euskal hiztunena hobeto ulertzeko ibilbide honen bidez, bisitariek euskararekin dituzten harreman motak agerrarazi nahi dira.

Kalejirak

Kalejirak

Museotik kanpoko jarduera. Ibilbide tematikoak Donostiako ondare eta historia bertatik bertara ezagutzeko.

Kalejira 1813 – 1813. urteko inguruko ibilbidea

Emakumeen Kalejira - Emakume donostiarrek egindako ekarpen historikoa agerrarazteko ibilbidea.

Modernitatearen hasiera

Modernitatearen hasiera

Gaur egungo gizartearen zantzu nagusiak ezagutzeko ibilbide orokorra.

Urgulleko Historiaren Etxea

Urgulleko Historiaren Etxea

  • Urgull mendia ezagutu
La muerte en el día a día

Heriotza Egunerokoan

Museoan zein eskolan heriotzaren gaia lantzeko programa. Materiala maileguan har daiteke eta maleta baten barruan txertatua dago. Bertan eskugagarri dituzue:


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: