Ibilbidea aukeratu aurretik, Lehen Hezkuntzako txosten orokorra irakurtzea gomendatzen da, hantxe zehazten baitira bisitaren helburu eta ezaugarriak, bai eta bisitan jarduteko modua ere.
Gipuzkoarrok itsasoarekin erlazionatutako historia zabala dugu: hondartzak, arrantzaleak, portuak, itsasuntziak... Itsasoa gure etxeko atarian izateak nola baldintzatu gaituen ikusiko dugu eta ikasleek egunero ikus dezaketen elementu honek zer-nolako aldaketak sortu dizkigun ikusiko dute.
San Telmo Museoak Arte Ederretako bilduma bikaina du eta bilduma honetako koadro eta artelanak erakutsi nahi dizkiegu ikasleei. Pertsonaiak identifikatu egingo ditugu eta ondoren, beren gertaera edo bizitzako momenturen bat irudikatzeko eskatuko diegu ikasleei.
Museoko ibilbide orokor honetako hainbat objekturekin jolasean ibiliko gara bertan dauden istorioak ezagutzeko. Museoa ezagutzeko modu desberdina.
Landaguneko lanbideen bitartez baserri girora egindako hurbilpena. Baserriaren inguruan dauden elementu, ohitura, objektu eta bizitza ezagutzeko aukera paregabea.
Museoan zein eskolan heriotzaren gaia lantzeko programa. Materiala maileguan har daiteke eta maleta baten barruan txertatua dago. Bertan eskugagarri dituzue:
Etxea seguru eta eroso egoteko leku bat da baina proposamen honen bidez, ikasleek etxe eta eraikuntzak ez direla beti horrelakoak izan ikusiko dute. Historiako hainbat eta hainbat eraikuntza tipologia ezagutuko ditugu eta denon artean gure herrixka propio bat sortuko dugu.
Gure bi begiekin mundua ikusteko gai gara. Baina, koloreak nondik “ateratzen” dira? Zergatik ikusten ditugu? Zenbat kolore daude? Nola sortzen dira? Arte Ederretako bildumaren bitartez galdera hauek guztiak erantzuten saiatuko gara eta ondoren, koloreekin jolastu eta esperimentatuko dugu gure tailer gelan.
Ibilbide honetan mundu tradizionalaren deskubrimendua egiten da gure herrietako plazetan entzun dezakegun musikaren bidez. Entzun, ikusi eta ezagutu!
Ibilbide honetan Museoan dauden hainbat elementurekin heriotzaren fenomenoaren erritoetara hurbilpena egiten da.
Umeak artearen mundura hurbiltzeko tailer ludiko-didaktikoa da “Artearekin jolasean”, Arte Ederretako bilduma abiapuntutzat harturik.
Museoko ibilbide orokor honetako hainbat objekturekin jolasean ibiliko gara bertan dauden istorioak ezagutzeko. Museoa ezagutzeko modu desberdina.
Museoan zein eskolan heriotzaren gaia lantzeko programa. Materiala maileguan har daiteke eta maleta baten barruan txertatua dago. Bertan eskugagarri dituzue:
Gipuzkoarrok itsasoa muga baino, ate bat bezala ikusi eta sentitu dugu historian zehar. Famatuak dira gure lurraldea “zabaltzen” lagundu duten gipuzkoarrak eta hauek denak mapen eta kartografiaren laguntza izan dute beraien abenturarako. Guk ere, ikasleei abentura propio bat proposatu nahi diegu.
Jarduera honetan eskultura izango da gure gaia eta Museoak duen bilduma aztertuko dugu. Nola sortzen da eskultura bat? Denak berdinak dira? Zein material erabiltzen dira? Eskultura bat materialak kenduz edo jarriz sortzen dela ikusi eta gero, zergatik ikasle bakoitzak ez du bere eskultura propioa sortzen?
Museoko ibilbide orokor bat da hau, historiaurretik garai modernoen atariraino, euskal gizartea denboran zehar ezagutzeko.
Museoan ditugun hainbat elementuren laguntzarekin, euskara, haren historia eta euskal hiztunena hobeto ulertzeko ibilbidea proposatzen da hemen.
Museotik kanpoko jarduera. Ibilbide tematikoak Donostiako ondare eta historia bertatik bertara ezagutzeko.
Kalejira I – Donostiako Alde Zaharra
Kalejira II – Donostiako Zabalgunea
Museoan zein eskolan heriotzaren gaia lantzeko programa. Materiala maileguan har daiteke eta maleta baten barruan txertatua dago. Bertan eskugagarri dituzue:
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: