NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • Mendibururen Txalaparta aztertu du Fernando Golvanok Miakaren azken zenbakirako

Mendibururen Txalaparta aztertu du Fernando Golvanok Miakaren azken zenbakirako

  • Asteazkena, 2021(e)ko Martxoa(r)en 17-(e)an

Museoak Miaka Ikerketa Koadernoen laugarren zenbakia Remigio Mendibururen Txalapartari eskaini dio. Hala, Fernando Golvanori eskatutako ikerketa publikatu berri du museoaren webgunean formatu elektronikoan: Mendibururen Txalaparta. Enblema eskultoriko eta kulturala.

Golvano arte kritikari eta ikerlariak Remigio Mendibururen ibilbidea errepasatzen du Txalaparta piezan zentratuz, eta pieza garaiko testuinguruan kokatzen du une hartako kultura eta arte esparruan izan zuen garrantzia azpimarratzeko. Txalaparta, besteak beste, Ez Dok Amairu (1960-70) musika mugimenduaren ikono eta logoa izan zen.

San Telmo Museoak berriki pieza erosi zion familiari eta datozen hilabeteetan Bilboko Arte Ederren Museoan egongo da mailegatuta Mendibururen inguruko erakusketa baterako Mendiburu. Materia eta memoria (apirilak 14 - irailak 5). Ondoren San Telmo Museoko Euskal Artea atalera itzuliko da, Gaur Taldeko kideen obren artera.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: