NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • “Urgullen magalean” erakusketarako bisita birtuala sortu du San Telmo Museoak

“Urgullen magalean” erakusketarako bisita birtuala sortu du San Telmo Museoak

  • Astelehena, 2021(e)ko Martxoa(r)en 22-(e)an

San Telmo Museoak esperientzia digital berria eskainiko du Urgullen magalean. Donostiako estanpak erakusketara: 360º gigapixel bisita birtuala. Murgiltze esperientzia eskaintzen du eta orain arte Mauritshuis Museoan, Liburutegi Nazionalean eta Thyssen-Bornemisza Museo Nazionalean baino ez da martxan jarri.

San Telmok bere eduki digitalak indartzeko egindako apustua da eta bisitariei aretoetara joaten direnen antzeko esperientzia eskaini nahi die online.

Bisita birtual honetan, 360º digitalizazioari esker aretoetan zehar ibiltzeaz gain, askotariko multimedia-edukiez goza daiteke, hala nola bideoak edo Second Canvas formatuko lanak. Museoaren webgunetik nahiz Second Canvas-San Telmo Museoaren app-etik sar daiteke proposamenera, eta bisita librea eta gidatutako tourra eskaintzen ditu. Euskaraz zein gaztelaniaz egin daiteke.

Captura 2 Urgull 360

Lehenengo aukera bisita librea da, bakoitzak bere erritmoan egin dezakeena, areto batetik bestera igaroz. Espazio bakoitzean, posible da gela horretan aurkezten diren grabatuetara hurbiltzea eta haietatik aldentzea, edo, bestela, hautatutako lanen batean klik egitea xehetasun handiagoz ikusteko, bereizmen oso altu baten bidez eta azalpenekin lagunduta, obra jakin horri buruzko informazioa zabaltzeko, bai testu-formatuan, bai audio-formatuan.

Bigarren aukera bisita gidatua da. Bisita mota hori aukeratuta, hasieran klik egingo dugu, eta tarte batetik hurrengora igaroko gara, gidatutako ibilbidea jarraituz. Bertan, gidatzen gaituen pertsonaren ahotsak erakusketa aurkeztuko digu, eta 360º irudia, berriz, aretoetan eta obretan zehar aurrera eginez mugituko da.

Bi kasuetan, bisita amaitzeko, lau artista gaztek egindako lanak aurkezten diren espaziorako prestatutako bideo bat eta grabaturako erabilitako zenbait material daude.

Bereizmen handiko teknologia
Bisita Second Canvas teknologia garatu duen Madpixel enpresarekin egin da. Irudiak lortzen dira museoko aretoak digitalizatuz, gigapixel bereizmenean (bereizmen oso handia) eta irudi-kalitate apartekoarekin (ohikoa baino askoz handiagoa), murgiltze-esperientzia bat eskaintzeko, bisita fisikoan aurkezten denaren oso antzekoa. Irudi hauek ROB digitalizazio-sistema erabiliz lortzen dira, museo eta artelanak digitalizatzeko bereziki diseinatua dagoena.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: