NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Gaurkotasuna
  • San Telmo Museoak "Begirada hurbila" aurkeztu du, Carmen Ballvéren argazkien erakusketa

San Telmo Museoak "Begirada hurbila" aurkeztu du, Carmen Ballvéren argazkien erakusketa

  • Osteguna, 2021(e)ko Martxoa(r)en 11-(e)an

Gaur Begirada hurbila erakusketa zabaldu dugu museoan Carmen Ballvé argazkilariaren lan pertsonalaren aukeraketa bat. Museoko laborategian izango da ikusgai, martxoaren 12tik maiatzaren 16ra bitartean. Museoko bazkideentzako martxoaren 11n ere zabalik egongo da.

Ballvé estudioko erretratuan eta argitalpen-enkarguetan aritu da neurri handi batean, baina Maria Millan komisarioaren erakusketa honek bere lan pertsonalaren aukeraketa bat aurkezten du, zuri-beltzeko 71 irudik osatua, lehenago erakutsi ez direnak. Hainbat hamarkadatan egindako argazki-sorta bat aurkezten da, non argazkilaria erretratuak egiten zituen pertsonengandik gertu egon den Dominikar Errepublikan, Tanzanian, Etiopian, Mongolian eta Perun.

Hiru hamarkadatan Carmen Ballvék hainbat herrialdetan egindako argazkiak hautatu ditu Maria Millánek erakusketa hau egiteko. “Haren errespetuzko begiradak hainbat pertsonaiengana hurbiltzen gaitu, hain zuzen ere, beren komunitateetan hartu ondoren, argazkilariari nor diren eta beren ingurunea nolakoa den harrotasunez erakusten dioten pertsonaiengana. Duintasunez eta edertasunez betetako erretratuak dira. Haur, gizon eta emakume horien begiradak beraiengana hurbiltzera gonbidatzen gaitu, haiekin bat egitera. Irudi bakoitza bizitza-kontakizun bat da, mugak zeharkatu eta elkarrengana batzen gaituzten esperientziak”.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: