NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

San Telmo Museoaren 2021eko programazioa

Argazkia: Oskar Moreno
  • Ostirala, 2021(e)ko Otsaila(r)en 12-(e)an

San Telmo Museoak 2021erako programazioaren ardatz nagusiak aurkezten ditu: erakusketak, zikloak, jarduerak...

Programazioak aurreko urteetako ildo beretik jarraitzen du, baina, ezohiko egoeran gaudenez, ahalegin berezia egiten da jarduerak museora joan gabe ere irisgarriak izan daitezen.

Erakusketei dagokienez, aldi baterako erakusketen aretoetan Urgullen magalean; Norusta #2; Kearen eta lanbroaren artean. Sigfrido Koch Bengoechea; Erraldoi gorria; Bidaiarik luzeena. Lehen mundu bira; eta Baginen, bagara izango ditugu aurten. Laborategian ere proposamen interesgarriak aurkituko ditugu: Carmen Ballvéren Hurbileko begirada; Cristina Iglesiasen Hondalea, Artea abian; eta argazki-liburuei buruzko erakusketak izango dira.

Horretaz gain, hainbat ziklo eta jarduera interesgarri eskainiko ditugu: Gordailuaren eta San Telmoren 10 urteko ibilbide komuna ikusgarri egingo dugu; gure erakusketa iraunkorreko lanengan arreta jarriko dugu; eta ohi bezala, gaurkotasun betea duten gaien inguruan aritzera gonbidatuko ditugu adituak, Erronkak ildoan.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: